Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETEC Energy Storagek prozesuetako/mekanikako/mekatronikako/ baterietako ingeniari bat hautatuko du bere Energiarako Materialen unitatean sartzeko. Proiektuak eta pertsonak kudeatzeko trebetasunak dituen pertsona baten bila ari gara, lan teknikoen plangintza, emaitzen analisia eta bezeroentzako eta R&D team leader arduradunarentzako txostenak idaztea barne.
Energia biltegiratzeko arloan ingeniari bat behar da, gelaxkak mihiztatzeko prozesuak hobetzen eta garatzen laguntzeko gai dena, baita prozesuak hobetzeko eta ikerketa-proiektuak laguntzeko ideia berriak proposatzeko ere.
Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!
Gure jarduerak balio-kate osoa estaltzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Ikertzaileak proiektu gestioen garapenarekin lotutako jardueretan lan egingo du arloko segmentu guztietan.
Zure ekarpena
Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.
Ikertzailea Energiarako Materialen Unitatean sartuko da, eta baterien teknologiarekin lotutako prozesuak garatzen lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat lan-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.
Ingeniariak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.
Zure lana honako hauetara bideratuta egongo da:
Horrez gain, honako hauetan parte hartuko duzu:
Zer eskaintzen dizugu
Prestakuntza:
Prozesuen ingeniaritza, ingeniaritza mekanikoa, ingeniaritza mekatronikoa, baterien ingeniaritza
Hizkuntzak:
Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak:
Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:
Beste batzuk:
Oharrak:
Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.
*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.