header-image

Ikertzailea Monitorizazio eta Digitalizazio Prozesuetarako


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Coatings y Tratamientos de Superficie
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC Surface Engineering

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Surface Engineering-ek Coatings eta gainazalen tratamenduak unitatean aritzeko pertsona bat hautatuko du, elektronika inprimaturako estaldura funtzionalak eta materialak eta prozesuak garatzen dituen unitatean aritzeko. Erronka handiak ditu industria-eskaerei eta Europako programei erantzuteko, arreta jasangarritasunean mantenduz.

 

Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!

CIDETEC nazioarteko erreferentea da Coatings eta gainazalen tratamenduko, Polimeroen eta composite-en eta Nanogainazalen arloetan gainazalen ingeniaritzarekin lotutako ikerketan eta berrikuntzan. Gainazalak eta materialak abangoardiako teknologiarekin tratatzean espezializatuta gaude. Ikertzaileak gaitzeko eta industrialak diren I+G proiektuak garatzearekin lotuta dauden jardueretan lan egingo du aeronautika, automobilgintza edo energiaren sektorean edo gisako sektoreetan adierazgarrienak diren enpresekin harreman estuan.

 

Zure ekarpena

Abangoardiako zentro bateko kide izango zara, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra helburu dituena, urte luzez gauzen gainazalak ulertzen eta eraldatzen diharduena, gure etxeetan edo ibilgailuetan egunero ukitzen ditugun materialak edota aeronautikaren edo energiaren sektoreak eta gisako sektoreek behar dituzten material zorrotzagoak.

Enpresak gaitzeko eta/edo transferitzeko proiektuetan lan egingo duzu, eta gai izango beharko duzu aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

Zure eginkizuna jarduera hauetara bideratuko da:

  • I+Gko proiektuak kudeatzea eta planifikatzea/gauzatzea.
  • Prozesuak monitorizatzeko eta digitalizatzeko lerroa indartzea eta sustatzea
  • Bezeroekiko zuzeneko harremana.
  • Elektronika inprimaturako materialen eta prozesuen lerroa indartzea eta sustatzea.
  • Emaitzak aztertzea, txostenak idaztea eta aurkezpenak egitea.
  • I+G proiektuen laguntzak eskatzeko proposamenak egitea, eskualde, nazio eta Europa mailako deialdietan.
  • Artikulu zientifikoak idaztea.

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko duzu:

 

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Karrera finko bat osatzea uzten dizun profesionalki garatzeko aukerak, industria eta gizartea eraldatzen dituzten proiektuetan lan eginez.
  • Maila oso altuko taldeekin lan egitea tokiko, nazioarteko eta Europako mailan.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak
  • Etengabeko trebakuntza
  • Kokapen pribilegiatua inguru seguru eta lagunkoi batean
  • Ordainsari aldakorreko osagarria langile guztientzat

Baldintzak

Prestakuntza:

Gradua Informatika Ingeniaritzan edo Gradua Datu Zientzia eta Ingeniaritzan, eta/edo Masterra Ingeniaritza Konputazionalean eta Sistema Adimendunetan edo baliokidean.

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. 

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:

  • Seinale digitalak prozesatzea eta informazio erabilgarria ateratzea.
  • Dimentsionalitatea murrizteko miaketa- eta aldagai anitzeko teknikak.
  • Datu-multzo batetik abiatuta, sailkatzeko eta iragartzeko teknika gainbegiratuak eta gainbegiratu gabeak.
  • Datu-multzo handiak tratatzeko tresna konputazionalak eta estatistika-ikaskuntzakoak programatzea eta aplikatzea.
  • Programazio-lengoaiak, hala nola Python edo R4.

Kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak eta esperientzia izatea:

  • Big Data aztertzeko metodo nagusiak.
  • Datuen analisitik abiatuta, ezagutza erabilgarria ateratzeko probabilitate- eta estatistika-teknikak.
  • Prozesu estokastikoak aztertzeko eta interpretatzeko tresna estatistiko-matematikoak erabiltzea.

 

Oharrak:

Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Coatings y Tratamientos de Superficie
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean