header-image

Ikertzailea Coatings eta Korrosio Lerrorako


  • Lanpostua: Investigador Senior
  • Departamentua: Coatings y Tratamientos de Superficie
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC Surface Engineering

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Surface Engineering-ek Coatings eta gainazalen tratamenduak unitatean aritzeko pertsona bat hautatuko du. Erronka handiak ditu industria-eskaerei eta Europako programei erantzuteko, arreta jasangarritasunean mantenduz.

 

Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!

 

CIDETEC nazioarteko erreferentea da Coatings eta gainazalen tratamenduko, Polimeroen eta composite-en eta Nanogainazalen arloetan gainazalen ingeniaritzarekin lotutako ikerketan eta berrikuntzan. Gainazalak eta materialak abangoardiako teknologiarekin tratatzean espezializatuta gaude. Ikertzaileak I+G proiektuak garatzearekin lotuta dauden jardueretan lan egingo du aeronautika, automobilgintza edo energiaren sektorean edo gisako sektoreetan adierazgarrienak diren enpresekin harreman estuan.

Zure ekarpena

Abangoardiako zentro bateko kide izango zara, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra helburu dituena, urte luzez gauzen gainazalak ulertzen eta eraldatzen diharduena, gure etxeetan edo ibilgailuetan egunero ukitzen ditugun materialak edota aeronautikaren edo energiaren sektoreak eta gisako sektoreek behar dituzten material zorrotzagoak.

Enpresak gaitzeko eta/edo transferitzeko proiektuetan lan egingo duzu, eta gai izango beharko duzu aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

 

Zure eginkizuna jarduera hauetara bideratuko da:

  • I+Gko proiektuak kudeatzea eta gauzatzea.
  • Bezeroekiko zuzeneko harremana.
  • Coating multifuntzionalerako lerroa indartzea eta sustatzea.
  • Emaitzak aztertzea, txostenak idaztea eta aurkezpenak egitea.
  • Europear, nazioarteko eta eskualdeko proposamenen prestaketa.

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Karrera finko bat osatzea uzten dizun profesionalki garatzeko aukerak, industria eta gizartea eraldatzen dituzten proiektuetan lan eginez.
  • Maila oso altuko taldeekin lan egitea tokiko, nazioarteko eta Europako mailan.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak
  • Etengabeko trebakuntza
  • Kokapen pribilegiatua inguru seguru eta lagunkoi batean
  • Ordainsari aldakorreko osagarria langile guztientzat

Baldintzak

Prestakuntza:

Doktoretza kimikan, materialen zientzian, ingeniaritza kimikoan/materialetan,  edo antzekoetan.

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. 

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:

  • Gainazaleko tratamenduetarako prozesu kimiko eta elektrokimikoak.
  • Korrosio ebaluaketa teknika elektrokimiko eta entsaio azeleratuen bitartez.

 

Kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak eta esperientzia izatea:

 

  • Estaldurak karakterizatzeko teknikak ezagutzea (XPS, XRD, FESEM, korrosio propietateak, propietate mekanikoak, etab.).
  • Teknika analitikoak ezagutzea (ICP, UV-Vis, IC, FTIR, etab.).
  • Lan esperientzia bai akademian eta bai industrian
  • Herrialde ezberdinetan lan esperientzia.
  • Beste hizkuntza batzuen ezagutza.

Oharrak:

Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Investigador Senior
  • Departamentua: Coatings y Tratamientos de Superficie
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean