Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETECek bere plantillan doktoretza aurreko ikertzaile bat sartu behar du Biomaterialen Unitatean, Drug Delivery Systemari buruzko ikerketa-lerrorako. Tesi-proiektuaren ardatza biriketako infekzioak eta mikrobioen erresistentzia tratatzeko nano-antibiotiko berriak garatzea izango da.
Eginkizunak:
Materialen zientziaren eta biologiaren arteko mugan lan eginez eta unitatean dauden ezagutza eta esperientziaz baliatuz, doktoregaia honako honetaz arduratuko da:
Gainera, doktoregaiak honako hauek egiteko aukera izango du:
Prestakuntza:
Masterra Kimika Organikoan, Biokimikan, Polimeroetan, Materialen Zientzian edo antzekoren batean.
Hizkuntzak:
Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak:
Honako ezagutza hauek baloratuko dira:
- (Nano)Material polimerikoen sintesia.
- Mikrobiologia eta erresistentzia bakterianoko mekanismoak.
- Partikulak karakterizatzeko teknika instrumentalak ezagutzea.
Oharrak:
Motibazio handiko pertsona bat behar da, autonomoa, pro-aktiboa, talde-espiritua duena eta ikerketarako eta biologia zelularreko eta molekularreko ezagutzak eskuratzeko interesa duena (prestakuntza emango da).