header-image

Ikertzailea Kapsularatze Sistemen Lerrorako


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Biomateriales
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Farmazialariak eta biofarmazialariak
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC-ek Biomaterialen Unitaterako ikertzailea behar du, kapsularatze-sistemen lerroan lan egiteko. 

 

Nanomedikuntzaren arloan pertsona baten beharra daukagu, polimero naturaletan oinarritutako biomaterial berriak garatzeko gai dena, bai funtzionalizazioa, bai karakterizazioa, biomaterialen 3D bioinprimaketan esperientzia duena. Ikertzaileak hainbat produktu mota garatzen (sanitarioak, kosmetikoak, farmazeutikoak), proiektuak kudeatzen eta ideia berriak sortzen parte hartu beharko du.

Eginkizunak:

Ikertzailea Biomaterialen Unitatean sartuko da, gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Lana burutzerakoan, hainbat proiektutan lan egin beharko du aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.

Modu autonomoan lan egingo du, zehaztutako lan-planaren arabera.

Biomaterial berriak garatzeaz arduratuko da, osagaiak/botikak askatzeko eta 3D bioinprimatzeko. Bezeroekin eta/edo kolaboratzaileekin lortutako emaitza teknikoen jarraipen erlazionala egingo dela ziurtatu beharko du, eta emaitzak (txostenak eta power point aurkezpenak) oso argi laburbildu eta aurkezteko gaitasuna izan beharko du.

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Finantzazioa bilatzeko dokumentazioa sortzen laguntzea.
  • Produktua/merkatua/emaitzak (epea, kostua, denbora) helburu argitzat izatea
  • Urteko planetan zehaztutako aurreikuspenak betetzea.
  • SOA/Merkatua etengabe aztertzea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Doktorea Kimika aplikatuan eta Material Polimerikoetan, Kimika Organikoan biomaterialen esperientziarekin.

Hizkuntzak:

Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:

- Polimero naturalen funtzionalizazioa (konplexutze peptidikoa, sintesi organikoa...).

- Biomaterialak eta material polimerikoak karakterizatzeko teknikak (Termograbimetria, DSC, GPC, Instrom/DMA, erreologia), karakterizazio fisiko-kimikoko teknikak (RMN, FTIR, espektrofotometria UV, ICP, mikroskopia, AFM eta kromatografia).

- Esperientzia hidrogelekin eta horien karakterizazioarekin (puztea, erreologia).

- Ezagutza 3D bioinprimaketa bidezko fabrikazioan eta biotinten garapenean

- 3D inprimaketarako programazioaren ezagutza

 

Gainera, kontuan hartuko da hautagaiak esperientzia izatea honako arlo hauetan:

- Ezagutza nanopartikuletan eta horien karakterizazio-tekniketan

- Irudi-teknikak (SEM/TEM, mikroskopia optikoa, AFM...)

- Lan-protokoloak idaztea, bai materialen produkzioan, bai karakterizazio-tekniketan.

Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Biomateriales
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Farmazialariak eta biofarmazialariak
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena