header-image

Ikertzailea Biomaterialen Lerrorako


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Biomateriales
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Farmazialariak eta biofarmazialariak
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC-ek Biomaterialen Unitaterako ikertzailea behar du, traumatologia eta oftalmologiarako Biomaterialen lerroan lan egiteko. 

Nanomedikuntzaren arloan ikertzaile bat behar da, material polimerikoetan oinarritutako biomaterial berriak garatzeko gai dena, bai sintesia/ekoizpena, bai karakterizazioa, gailu medikoetan esperientzia duena. Ikertzaileak hainbat produktu mota garatzen (sanitarioak, kosmetikoak, farmazeutikoak), proiektuak kudeatzen eta ideia berriak sortzen parte hartu beharko du. 

Eginkizunak:

Hautagaia Biomaterialen Unitatean sartuko da, gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Lana burutzerakoan, hainbat proiektutan lan egin beharko du aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.

Ikertzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.

Biomaterial berriak garatzeaz arduratuko da, bai sintesia/ekoizpena, bai karakterizazioa, gailu mediko gisa erabiltzeko. Bezeroekin eta/edo kolaboratzaileekin lortutako emaitza teknikoen jarraipen erlazionala egingo dela ziurtatu beharko du, eta emaitzak (txostenak eta power point aurkezpenak) oso argi laburbildu eta aurkezteko gaitasuna izan beharko du.

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Finantzazioa bilatzeko dokumentazioa sortzen laguntzea.
  • Produktua/merkatua/emaitzak (epea, kostua, denbora) helburu argitzat izatea
  • Urteko planetan zehaztutako aurreikuspenak betetzea.

SOA/Merkatua etengabe aztertzea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Doktorea Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan, Kimika Organikoan, edo Biomaterialetan industrian edo doktoratu ondoko ikasketetan biomaterialetan gutxienez 2 urteko esperientzia duena.

Hizkuntzak:

Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:

- Esperientzia material polimerikoetan oinarritutako biomaterialen sintesian (RAFT, ATRP, free radical polymerization...).

- Biomaterialak eta material polimerikoak karakterizatzeko teknikak (Termograbimetria, DSC, GPC, Instrom/DMA, erreologia), karakterizazio fisiko-kimikoko teknikak (RMN, FTIR, espektrofotometria UV, ICP, mikroskopia, AFM eta kromatografia).

- Esperientzia hidrogelekin eta horien karakterizazioarekin (puztea, erreologia).

- Azalerak karakterizatzeko teknikak ezagutzea (Ukipen-angelua, AFM, ellipsometroa).

- Koloideak karakterizatzeko teknikak ezagutzea, hala nola DLS, Zeta potentziala, laser bidezko difrakzioa.

Gainera, kontuan hartuko da hautagaiak esperientzia izatea honako arlo hauetan:

- Gailu medikoak eta haien erregulazio-ingurunea

- Gailu medikoen ekoizpena industria mailan

- Lan-protokoloak idaztea, bai materialen produkzioan, bai karakterizazio-tekniketan

 Oharrak:

Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Biomateriales
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Farmazialariak eta biofarmazialariak
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena