header-image

Baterien Machine Learning lerrorako Ikertzailea


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Materiales para Energía
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC-ek Energiarako Materialen Unitaterako ikertzailea behar du, Machine Learning lerroan lan egiteko.

Ikertzailea behar da energia biltegiratzeko sailerako, litio-ioizko eta litio-metalezko baterietarako Machine Learning modeloak garatzen eta ezartzen laguntzeko 

Eginkizunak:

Ikertzailea Energiarako Materialen Unitatean sartuko da, gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

Ikertzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.

Aurretiaz dagoen bateria-simulazioen kode baten gainean mekanismo eta funtzionalitate berriak ezarriko ditu. Horretarako, Phyton lengoaian programatzen jakin beharko du, eta eredu konplexuetarako bariazio-formulazioak deduzitzen eta ezartzen trebea izan behar da.

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Finantzazioa bilatzeko dokumentazioa sortzen laguntzea.
  • Produktua/merkatua/emaitzak (epea, kostua, denbora) helburu argitzat izatea.
  • Urteko planetan zehaztutako aurreikuspenak betetzea
  • Artearen eta merkatuaren egoeraren etengabeko zaintza.

Baldintzak

Prestakuntza:

Matematika/Ingeniaritza informatikoa

Hizkuntzak:

Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:

-              Python lengoaian programatzea edo programazio aurreratua antzeko beste lengoaia batean, eta egokitzeko gaitasuna

-              Esperientzia Machine Learning modeloak ezartzen eta datuak analizatzen.

Horrez gain, kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak izatea:

-              Denbora errealeko sistemak eta datu-baseak kontrolatzeko tresnak

-              Programazio-tresna modernoak, softwarea bistaratzea eta garatzea (Git/SNV, Plotly)

Oharrak:

Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Materiales para Energía
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean