header-image

Full Stack Develope Programatzailea


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Materiales para Energía
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC-ek Energiarako Materialen Unitaterako Full Stack ingeniari/informatikari/programatzailea behar du, web aplikazioak eta IOT garantzen lan egiteko.

Ïkertzailea behar da energia biltegiratzeko sailerako, litiozko bateria aurreratuak kudeatzeko eta diseinatzeko software soluzioak garatzen eta ezartzen laguntzeko, baita prozesuak hobetzeko eta ikerketa-proiektuak laguntzeko proposamen berriak egiteko ere.

Eginkizunak:

Ikertzailea Energiarako Materialen Unitatean sartuko da, eta eraikitze prozesuan dauden aplikazioak garatzen lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat lan-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

Garatzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.

Web aplikazioak barne erabilerarako garatzeaz eta zabaltzeaz eta industriara eramateaz arduratuko da. Horretarako, beharrezkoa izango da Python edo Javascript-eko web-garapenerako framework-en bat duen programazioa ezagutzea, front-end garatzeko gaitasuna izatea eta aplikazioak zabaltzeko eta mantentzeko erraztasuna izatea.

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Finantzazioa bilatzeko dokumentazioa sortzen laguntzea.
  • Produktua/merkatua/emaitzak (epea, kostua, denbora) helburu argitzat izatea.

Urteko planetan zehaztutako aurreikuspenak betetzea

Baldintzak

Prestakuntza:

Ingeniaritza/Informatika/Programazioa

Hizkuntzak:

Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:

-              Python, HTML eta Javascript lengoaian programatzea edo programazio aurreratua antzeko beste lengoaia batzuetan, eta egokitzeko gaitasuna

-              Esperientzia back-end eta front-end garatzen

-              Datu-baseak diseinatzea eta kudeatzea

-              Web aplikazioak zabaltzea eta mantentzea

Horrez gain, kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak izatea:

-              Denbora errealeko sistemak monitorizatzea eta kontrolatzea

-              Programazio-tresna-modernoak, bertsioak bistaratzea eta kontrolatzea (Git)

 

Oharrak:

Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Materiales para Energía
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena