header-image

Baterien Post-Mortem Lerrorako Ikertzailea


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Materiales para Energía
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Energia biltegiratzeko sailerako ikertzaile-postu baterako pertsona baten bila dabil CIDETEC.

 

Lanpostuak Energiarako Materialen unitateko post-mortem lerroko proiektu estrategikoen beharrak estaliko ditu.

Eginkizunak:

Ikertzaile berria Energiarako Materialen unitatean sartuko da, eta gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du, baliabideak optimizatuz eta emaitzak hobetuz.

Langileak modu autonomoan lan egingo, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

 

Zeregin hauek beteko ditu:

 

  • Pouch-erako gelaxkak, gelaxka zilindrikoak eta atmosfera kontrolatuko egoerako (eskularru-ganbera) estalki zurruna irekitzea.
  • Materialen eta gelaxkaren osagaien karakterizatze fisikokimikoa (SEM-EDX, TEM, XRD, XPS, Raman, NMR, TGA).
  • Elektrodoen eta gelaxken karakterizatze elektrokimikoa (GITT, EIS, CV).
  • Botoi-pilak biltzea atmosfera kontrolatuko egoeran (eskularru-ganbera, lehorgunea).
  • Proiektuak kudeatzea.

Proiektuen proposamenak idaztea. 

Baldintzak

Prestakuntza:

Energiarako material aurreratuetan doktorea

Hizkuntzak:

Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Ezagutzak eta esperientzia:

Hautagaiak ezagutza eta esperientzia erakutsi beharko ditu arlo hauetan:

 

  • Kimika ez-organikoa, elektrokimika, eta material aurreratuak.
  • I + G baterien sistemetan eta post-mortem analisian.
  • Karakterizazio-teknikak, SEM-EDX, TEM, XRD, NMR, Raman, XPS, FTIR, TGA, gas adsorption (BET & BJH).
  • Baterien karakterizatze elektrokimikoa (GITT, EIS, CV)

 

Oharrak:


Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina anitzeko lantalde dinamikoan sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Materiales para Energía
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean