header-image

Li ion Baterien Lerrorako Ikertzailea


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Energia biltegiratzeko sailerako ikertzaile-postu baterako pertsona baten bila dabil CIDETEC.

 

Lanpostu horrek proiektu estrategikoen eta Europa mailako proiektuen beharrak estaliko ditu Li ion taldean.

Eginkizunak

Ikertzaile berria Energiarako materialen unitatean sartuko da, eta gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du, baliabideak optimizatuz eta emaitzak hobetuz.

Modu autonomoan lan egingo du, zehaztutako lan-planaren arabera.

Egiteko hauetan hartuko du parte:

  • Europa mailako I+G+b proiektuak prestatzea eta kudeatzea.
  • Ikerketa-proiektuak Europako deialdiekin bat datozen aztertzea.
  • Partzuergoa kudeatzea proposamenak prestatzeko prozesuan zehar.
  • Material, teknologia eta prozesu berriak identifikatzeko literatura eta patenteak bilatzea.
  • Baterien garapenari buruz ikertzea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Doktoretza/ masterra/ gradua ingeniaritza industrialean edo elektrokimikan, edo antzeko ikasketa teknikoak.

Hizkuntzak:

Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

 

Ezagutzak eta esperientzia:

Hautagaiak 3 urtetik gorako esperientzia izan beharko du Li-ion baterien ikerketaren esparruan.

  • Esperientzia elektrodoen prozesaketan eta gelaxken manufakturan.
  • Esperientzia baterien karakterizazio-teknika elektrokimikoetan.
  • Esperientzia I+G proiektuen kudeaketan.

Kontuan hartuko da hautagaiak Europako proiektuen kudeaketan duen esperientzia. 

 

Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean