Energia Biltegiratzearen Saileko negozio-garapenerako arduraduna


  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Biltegiratzearen Sailean lan egiteko negozio-garapenerako arduradun bat behar dugu.

 

Lanpostuan jarduteko, merkataritza-arloko esperientzia eta energiaren biltegiratzeari buruzko ezagutzak izan beharko ditu hautagaiak. Era berean, kontuan hartuko da honako arloetako esperientzia: I+G, kontu handiekiko harremana eta baliabideen kaptazioa.

Lanpostua:

Energia Biltegiratzearen Saileko zuzendariaren menpe egongo da. Hauek izango dira bere funtsezko eginkizunak:

- Sail horretako negozio-estrategia sortu eta garatzea.
- Balizko bezeroen azterketa egitea.
- Merkatu-aukera berriak bilatzea nazioartean.
- Aktibo ukiezinak zenbatestea.
- Sektoreko nazioarteko azokak bisitatzea eta horietan parte hartzea.
- Kontratuak kudeatzea.
- Merkatuaren bilakaeraren jarraipena egitea.
.

 

Baldintzak

Prestakuntza:
Unibertsitateko lizentzia ingeniaritzan, fisikan edo kimikan.

 

Hizkuntzak:

Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz. Kontuan hartuko da hautagaiak frantsesa eta/edo alemana menperatzea.

Esperientzia:
Ezinbestekoa da hautagaiak negozio-garapenaren arloan 5 urteko esperientzia frogagarria izatea.

Oharrak:

Ikuspegi estrategikoa duen pertsona bat bilatzen dugu, iniziatiba, bokazio komertziala eta harremanak izateko dohaina duena eta helburuen arabera lan egiten ohituta dagoena.
Bidaiatzeko eskuragarritasuna.

 

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1