INSTALAZIO ETA MANTENTZE-LANETARAKO TEKNIKARIA


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Instalazio, ekipo eta segurtasuneko sailean lan egiteko instalazio eta mantentze-lanetarako teknikari bat bilatzen ari da CIDETEC.

Hautagai egokiak 5 urtetik gorako esperientzia izan behar du instalazioen mantentze-lanetan. Era berean, ezinbesteko eskakizuna da automaten programazioan eskarmentua izatea.

 

Hautatutako pertsonak Instalazio, ekipo eta segurtasuneko sailean lan egingo du.

Hautatutako pertsonak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.

Hauek izango dira haren zeregin nagusiak:

  • Instalazioen eta ekipoen mantentze-lanak (elektrikoak, mekanikoak...)
  • Automatekin funtzionatzen duten lerroetako akatsen diagnostikoa (softwarea, programazioa...)
  • Ekipamenduak eta instalazioak martxan jartzea

Baldintzak

Heziketa:

 

Mekatronikako Ingeniaritza Gradua edo Mekatronikako Goi Mailako Zikloa.

Hizkuntzak:

Ingeles-maila ertaina ahoz eta idatziz.

Esperientzia:

Ezinbestekoa da, gutxienez, 5 urteko esperientzia izatea mantentze-lanetako lanpostu batean. Gainera, automaten programazioan eskarmentua izatea eskatzen da.

Kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak izatea:

- Iturgintza, pneumatika, berogailuetako, aire girotuko eta berriztagarrien mantentzailea, instalatzailea
- Soldadura
- Orgak
- Bulegotika-tresnen eta diseinu grafikoko programen (Autocad) erabilera

Oharrak:

Elkarlanean jarduteko jarrera duen pertsona autonomo eta proaktibo bat bilatzen da.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1