header-image

Pertsonen eta Harrerako Teknikaria


  • Lanpostua: Administraria
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Presentziala

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen eta Azalera-ingeniaritzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren bi teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETECek  pertsona bat hautatuko du, haren Pertsonen Garapenaren arloan sartu dadin, Pertsonen Teknikariaren lanpostuan sartzeko Donostian.

 

Zure ekarpena

1997an sortutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara, Pertsonen Garapeneko Zuzendaritzaren sailean, enpresen lehiakortasuna eta berrikuntzarako gaitasuna areagotzeko helburua duena jakintza teknologikoa sortzearen eta transferitzearen bidez. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.

Zure lana honako hauetara bideratuta egongo da:

  • Telefono bidezko arreta eskaintzera eta bisitei harrera egitea. 
  • CIDETECek antolatutako bileretan laguntza ematea (bezeroak, bisitak, kontsortzioetako bazkideak, etab.).
  • Errendimendu-adierazleen kudeaketa (fitxaketak, lanaldiaren betetzea, ordutegi-konpentsazioak, etab.).
  • Pertsonen Arloari laguntza ematea Talentuaren Kudeaketan (hautaketa eta kontratazioa) eta Lanaren Errendimenduaren Ebaluazioan.

  • Pertsonen Garapeneko Zuzendaritzari laguntza administratiboa ematea ordainsarien kudeaketan eta Pertsonen Politiken arloetan, hala nola genero-berdintasunaren kudeaketan, baimen desberdinetan, soldata-arrakalan, etab.
  • Prestakuntzaren Kudeaketa Integralean laguntza ematea.

 

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Maila goreneko taldeekin lan egiteko aukera, tokiko, estatuko eta Europako inguruneetan.
  • Lana eta bizitzaren arteko orekarako ekimenak
  • Etengabeko prestakuntza
  • Kokapen pribilegiatua
  • Ekarpenaren araberako ordainsaria lehiakorra.

Baldintzak

Prestakuntza:

Goi Mailako Zikloa (FP II) eta Pertsonen Kudeaketan heziketa espezifikoa.

 

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. (C1 edo antzekoa)

Euskara menperatzea ahozko eta idatzizko mailan. (C1 edo antzekoa)

 

Esperientzia:

Hautagaiak gutxienez 5 urteko esperientzia egiaztatu behar du arlo horretan.

 

Beste batzuk:

 B motako gidabaimena eta ibilgailu propioa edukitzea.

 

Oharrak:

Motibazio handiko pertsona, pertsonekin harremantzeko gaitasuna duena, ordenatua, malgua eta aldaketetara ongi egokitzen dena.

 

*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Administraria
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Presentziala