header-image

Harrera-Administrari Lanpostua


  • Lanpostua: Administraria
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETECek  pertsona bat hautatuko du, haren pertsonen garapenaren arloan sartu dadin, Donostiako harrera-lekuaren administrari gisa.

 

Zure ekarpena

1997an sortutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara, Pertsonen Garapeneko Zuzendaritzaren sailean, enpresen lehiakortasuna eta berrikuntzarako gaitasuna areagotzeko helburua duena jakintza teknologikoa sortzearen eta transferitzearen bidez. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.

Zure lana honako hauetara bideratuta egongo da:

  • Telefono bidezko arreta eskaintzera eta bisitei harrera egitera.
  • CIDETekek antolatutako bileretan laguntzera (bezeroak, bisitak, partzuergoko bazkideak, etab.)
  • Entregak/bidalketak eta eskaerak kudeatzera.
  • Pertsonen Garapenerako Zuzendaritzari eta Komunikazio Zuzendaritzari laguntza administratiboa ematera.

 

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Maila goreneko taldeekin lan egiteko aukera, tokiko, estatuko eta Europako inguruneetan.
  • Lana eta bizitzaren arteko orekarako ekimenak
  • Etengabeko prestakuntza
  • Kokapen pribilegiatua
  • Ekarpenaren araberako ordainsaria lehiakorra.

Baldintzak

Prestakuntza:

Idazkaritzako Goi Mailako Zikloa (FP II) edo antzekoa.

 

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. (C1 edo antzekoa)

Euskara menperatzea ahozko eta idatzizko mailan. (C1 edo antzekoa)

 

Esperientzia:

Hautagaiak esperientzia erakutsi beharko du arlo hauetan:

 

  • Harreraz arduratzea eta barneko eta kanpoko bezeroak hartzen.
  • Tresna ofimatikoak erabiltzen (Microsoft Office)

Beste batzuk:

 B motako gidabaimena eta ibilgailu propioa edukitzea.

 

Oharrak:

Motibazio handiko pertsona, pertsonekin harremantzeko gaitasuna duena, ordenatua, malgua eta aldaketetara ongi egokitzen dena.

 

*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.


  • Lanpostua: Administraria
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean