Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETEC Energia biltegiratzeko sailerako ikertzaile-postu baterako pertsona baten bila dabil. Pilotu-plantan egingo diren proiektu estrategikoen beharrak estaliko ditu lanpostuak.
Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!
Gure jarduerak balio-kate osoa estaltzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Ikertzaileak proiektu gestioen garapenarekin lotutako jardueretan lan egingo du arloko segmentu guztietan.
Zure ekarpena
Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.
Hautagaia Pilotu-plantan hasiko da lan egiten, eta elektrodoak eta litio-ioizko gelaxkak ekoizteko prozesu eta teknika berriak inplementatuko ditu. Horretarako, makinak martxan jartzea eta haien mantentze-lana ezagutu beharko ditu.
Langileak modu autonomoan lan egingo, zehaztutako epeak eta helburuak betez.
Zeregin hauek beteko ditu:
Zer eskaintzen dizugu
Hautagaiaren balioaren araberako ordainsaria.
Prestakuntza:
Prozesu Ingeniaritza
Hizkuntzak:
Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Esperientzia:
Hautagaiak esperientzia eta ezagutza egiaztatu behar ditu arlo hauetan:
Aintzat hartuko da makinak diseinatzeko, mantentzeko eta martzan jartzeko ezagutza.
Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.
*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.