header-image

Marketin eta Komunikazio Teknikaria


  • Lanpostua: Teknikaria
  • Departamentua: Komunikazioa
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETECek bere Marketing eta Komunikazio eremuan sartzeko pertsona bat hautatuko du edukiak sortzeko, diseinatzeko eta web mantentze-lanak garatzeko.

 

Zure ekarpena

Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Iadanik etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten duena.

 

Zure lana hauetara bideratuko da:

  • Taldearen webguneak mantentzea eta optimizatzea
  • Webguneak sortzen eta diseinatzen laguntzea
  • Marketin-euskarrien diseinua eta egokitzapena
  • Newsletter-ak diseinatzea, maketatzea eta bidaltzea

Zer eskaintzen dizugu

 

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Karrera finko bat osatzea uzten dizun profesionalki garatzeko aukerak, industria eta gizartea eraldatzen dituzten proiektuetan lan eginez.
  • Maila oso altuko taldeekin lan egitea tokiko, nazioarteko eta Europako mailan.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak
  • Etengabeko trebakuntza
  • Kokapen pribilegiatua inguru seguru eta lagunkoi batean
  • Lan-egonkortasuna proba-aldiaren ondoren

Baldintzak

Prestakuntza:

Web Garapen, Diseinu, Marketing edo antzeko ikasketak.

 

Hizkuntzak:

Ingelesa eta euskera menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. 

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sendoa eta esperientzia erakutsi behar ditu honako arlo hauetan:

  • Web programazioa, bereziki Wordpress
  • Google Analytics
  • Kanpainen kudeaketa, SEO, SEM
  • Ikuspegi sortzailea honako diseinu grafikoko tresna hauen erabileran:

o         Adobe InDesign

o         Adobe Illustrator

o         After Effects

o         Kontuan hartuko dira baita ere: Canva, Adobe Express, Adobe Firefly, Leonardo edo sortzen ari diren antzeko AA tresnak.

  • Ikus-entzunezko nozioak eta irudien tratamendua: edizioa, edukia egokitzea hainbat euskarritarako: webgunea, sareak, inprimaketa…
  • Sare sozialetako trebetasunak: Linkedin, X eta YouTube.
  • Office paketea
  • PrestaShop-en ezagutzak izatea baloratuko da

 

Oharrak:

 

Pertsona proaktibo baten bila gabiltza, elkarlanerako izpiritua, zerbitzurako bokazioa eta web diseinu eta programazioan sutsua dena. Diziplina anitzeko talde batean sartuko zara, ingurune profesional seguru eta atsegin batean. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Esperientzia frogagarria eta aurreko lanak aurkeztea beharrezkoak izango dira.

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Teknikaria
  • Departamentua: Komunikazioa
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean