Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
Energia biltegiratzeko sailerako ikertzaile-postu baterako pertsona baten bila dabil CIDETEC.
Lanpostuak Energiarako Materialen unitateko post-mortem lerroko proiektu estrategikoen beharrak estaliko ditu.
Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!
Gure jarduerak balio-kate osoa estaltzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Ikertzaileak litio-ioizko eta litio-metalezko baterietarako modelo multifisikoak garatzen eta ezartzen laguntzeko jardueretan lan egingo du.
Zure ekarpena
Abangoardiako zentro bateko kide izango zara, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra helburu dituena, urte luzez gauzen gainazalak ulertzen eta eraldatzen diharduena, gure etxeetan edo ibilgailuetan egunero ukitzen ditugun materialak edota aeronautikaren edo energiaren sektoreak eta gisako sektoreek behar dituzten material zorrotzagoak.
Enpresak gaitzeko eta/edo transferitzeko proiektuetan lan egingo duzu, eta gai izango beharko duzu aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.
Zure eginkizuna jarduera hauetara bideratuko da:
Zer eskaintzen dizugu
Prestakuntza:
Doktoretza Energiarako material aurreratuetan.
Hizkuntzak:
Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak:
Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:
Oharrak:
Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.
Atzerriko egonaldiak eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia kontuan hartuko dira.
*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.