Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETEC Energy Storagek pertsona bat hautatuko du bere Biltegiratze Sistemen unitatean sartzeko. Unitate horrek etorkizuneko bateriak diseinatu, garatu eta probatzen ditu mota guztietako aplikazioetarako.
Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!
Gure jarduerak balio-kate osoa barne hartzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Ikertzaileak SWaren garapenarekin lotutako jardueretan lan egingo du arloko segmentu guztietan.
Zure ekarpena
Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.
Trebakuntza-proiektuen edota enpresei teknologia transferitzeko proiektuen garapenean egingo duzu lan, HWekin eta haren balidazioarekin eta industrializazioarekin lotutako biltegiratze-sistemen unitatearen ildo estrategikoan. Lana burutzerakoan, hainbat ikerketa-ildo garatu beharko dituzu aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.
Zure lana honako hauetara bideratuta egongo da:
Horrez gain, honako hauetan parte hartuko duzu:
Zer eskaintzen dizugu
Prestakuntza:
Ingeniaritza, informatikako/telekomunikazioetako espezialitatearekin. Masterra edo Doktore-tesia energia-sistema adimendunen arloan. Aintzat hartuko da Altiumen eta PCBen diseinuaren prestakuntza osagarria.
Hizkuntzak:
Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak:
Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:
Esperientzia:
Oharrak:
Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.
Atzerriko egonaldiak eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia kontuan hartuko dira.
*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.