header-image

Europa Mailako Proiektuen Bulegoko Teknikaria


  • Lanpostua: Europako Proiektuen Teknikaria
  • Departamentua: Estrategia
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC-ek pertsona bat hautatuko du Europa mailako Proiektuen Bulegoaren arloan sartzeko

 

Zure ekarpena

Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.

 

Zure lana honako hauetara bideratuta egongo da:

  • Ikertzaileari laguntzea Europako I+G proiektuak prestatzen (Horizon Europe, etab.)
  • Europa mailako I+G proiektuen kudeaketa eta jarraipena
  • Europa mailako proiektuen kudeaketa ekonomikoa, erakunde finantzatzaileek eskatutako justifikazio-dokumentazioa egitea barne
  • Europa mailako Proiektuen Bulegoko arduradunari laguntzea ikertzaileari laguntzeko jardueretan (prestakuntzak, Europa mailako proiektu-zorroaren jarraipena, etab.)

 

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Garapen profesionalerako aukerak, ibilbide sendoa eraikitzeko aukera ematen dizutenak, industria nahiz gizartea eraldatzen duten proiektuetan lan eginez.
  • Maila goreneko taldeekin lan egiteko aukera, tokiko, estatuko eta Europako inguruneetan.
  • Lana eta bizitzaren arteko orekarako ekimenak
  • Etengabeko prestakuntza
  • Posizio pribilegiatua ingurune seguru eta atseginean
  • Langile guztientzako ordainketa aldakorra

Baldintzak

Prestakuntza:

  • Zientzietako edo Ingeniaritzako gradua/masterra
  • Esperientzia Europa mailako I+G proiektuetan kudeaketa tekniko-ekonomikoan parte hartzen
  • Microsoft Office menperatzea

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. 

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:

  • Europa mailako proiektuen kudeaketa
  • Lankidetzako I+G proiektuak finantzatzeko Europako deialdien arau-esparrua
  • Taldean lan egiteko gaitasuna

Kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak eta esperientzia izatea:

  • Lankidetzako I+G proiektuak finantzatzeko deialdi nazionalen arau-esparrua
  • Europako I+G proiektuetan ustiapen-, komunikazio- eta barreiatze-jarduerak kudeatzea

Oharrak:

Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

 

*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.


  • Lanpostua: Europako Proiektuen Teknikaria
  • Departamentua: Estrategia
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean