header-image

Baterien Software Soluzioetako Salmenta-Burua


  • Lanpostua: BDM - Business Development Manager
  • Departamentua: Energiarako Materialak
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC Energy Storage

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC-ek business developer bat behar du Material Energetikoen Unitatean garatutako bateria-softwareko tresna bat (PROTEO) merkaturatzeko.

 

Iraultza honen parte izan nahi baduzu, zure zain gaude!

Gure lanak balio kate osoa estaltzen du, bateriaren kimikatik hasi eta amaierako aplikazioraino. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Software Business Developer gisa, bezeroentzat lehen harremanetarako pertsona izango zara, haiek proaktiboki inplikatuko dituzu haien interesak identifikatzeko eta beharrak kalifikatzeko; hala, soluzio egokiak proposatuko dizkiezu, software salmentak sustatuz.

 

Zure ekarpena

Bussines Developer Representative gisa, salmenta aukerak identifikatzeaz arduratuko zara, bezero potentzialen profila identifikatuz, haien beharrak ezagutuz eta zenbait kanpainaren bidez negozio berriak gidatuz.

Modelatze- eta esperimentazio-ikertzailez osatutako talde baten barruan, baterien modelatze-taldearen I + Gko azken garapenen berri izango duzu, bezeroei software-funtzionalitate berriak azalduko dizkiezu, eta haien beharrak I + Gko taldeei helaraziko dizkiezu. Bezeroak bilatuko dituzu konpainiaren sarearen, azoken eta hitzaldien bidez, baita zure sare pertsonalaren bidez ere.

 

Zure lana honako jarduera hauetan oinarrituko da:

Estrategia:

  • Zuzendaritzarekin batera, PROTEOren salmenta-estrategia eta politika sortuko, definituko eta aplikatuko dituzu (jarduerak, zerbitzuak, merkatuak, bezero-tipologia, prezioen politika, salmenta-helburuen finkapena, etab.).
  • Merkatuan PROTEO tresnaren irudiaren eta promozioaren arduraduna izango zara.

 

Salmentak eta Marketing-a

  • Bezero estrategikoak eta ez-estrategikoak bilatzeaz eta haien jarraipena egiteaz arduratuko zara
  • Enpresaren egungo kontratuen eta kontratu potentzialen negoziazioa eta jarraipena egingo duzu.
  • PROTEOren irudia eta marka sustatuko dituzu.
  • PROTEOren posizionamendu estrategikoa erraztuko duten kanpoko sareak sustatuko eta garatuko dituzu.

 

Egituraketa eta pertsonak:

  • Kudeaketa Ereduaren garapenean eta ezarpenean parte hartuko duzu, ezarritako arauen arabera zerbitzuak eman ahal izateko. Horretarako komunikazio-, konpromiso- eta partaidetza-mailak hobetzeko eta ezagutzak partekatzeko ekintza guztiak sustatuko dituzu.

 

Lehiakortasunaren zaintza

  • Merkatua eta dagoen edo egon daitekeen lehia aztertuko eta ulertuko duzu, PROTEOk merkatuan duen tokia eta posizionamendua hobetzeko ekintzak definituz
  • Merkatua eta merkataritza-inguruneko lehia zehatz-mehatz ezagutuko duzu, erregulartasunez eta sistematikoki, bezeroen gogobetetze-azterketak erabiliz egoki irizten zaizunean.

 

Business development

  • PROTEOren merkatu-aukerak aztertuko eta proposatuko dituzu, zerbitzu-jarduera eta diru-sarreren fluxu berriak ahalbidetzeko.

 

  • Esleitutako kontuen portfolio bat kudeatuko duzu, potentzial handiko bezeroak identifikatzeko.
  • Bezeroei zer eskaintzen dugun azaltzeaz arduratuko zara.
  • Egunero deiak egingo eta mezu elektronikoak bidaliko dituzu (askotan cold calling-a).
  • Prospektuen alderdi ahulak ulertuko eta baldintza teknikoak taldekatuko dituzu, eta negozio-beharrak eskuragarri dagoen software-tresnarekin erlazionatuko dituzu.

 

Zer eskaintzen dizugu

  • Garapen profesionalerako aukerak, ibilbide sendoa eraikitzeko aukera ematen dizutenak, industria nahiz gizartea eraldatzen duten proiektuetan lan eginez.
  • Maila goreneko taldeekin lan egiteko aukera, tokiko, estatuko eta Europako inguruneetan.
  • Lana eta bizitzaren arteko orekarako ekimenak
  • Etengabeko prestakuntza
  • Posizio pribilegiatua ingurune seguru eta atseginean
  • Langile guztientzako ordainketa aldakorra

Baldintzak

Prestakuntza:

Matematika / Fisika / Ingeniaritza

Hizkuntzak:

Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz

Ezagutzak:

Hautagai idealak esperientzia erakutsiko du arlo hauetan:

  • Esperientzia softwareen salmentan

Horrez gain, domeinu hauen ezagutza onuragarria izango da:

  • Baterien arloa
  • Baterien modelatzea

Oharrak:

Sowftwareen salmenten inguruko ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina anitzeko lantaldean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak izango ditu.

Atzerriko egonaldiak eta antzeko inguruetan 10 urtetik gorako lan-esperientzia kontutan hartuko dira.


  • Lanpostua: BDM - Business Development Manager
  • Departamentua: Energiarako Materialak
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean