Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETEC Energy Storagek pertsona bat hautatuko du bere Energiarako Materialen Unitaterako.
Lanpostu horrek proiektu estrategikoen eta Europa mailako proiektuen beharrak estaliko ditu Li ion taldean.
Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!
Gure jarduerak balio-kate osoa estaltzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Ikertzaileak proiektu gestioen garapenarekin lotutako jardueretan lan egingo du arloko segmentu guztietan.
Zure ekarpena
Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.
Ikertzailea Energiarako Materialen Unitatean sartuko da, eta baterien teknologiarekin lotutako prozesuak garatzen lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat lan-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.
Ikertzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.
Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:
Zer eskaintzen dizugu
Prestakuntza:
Doktoretza/ masterra/ gradua ingeniaritza industrialean edo elektrokimikan, edo antzeko ikasketa teknikoak.
Hizkuntzak:
Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak:
Hautagaiak 3 urtetik gorako esperientzia izan beharko du Li-ion baterien ikerketaren esparruan.
Kontuan hartuko da hautagaiak Europako proiektuen kudeaketan duen esperientzia.
Oharrak:
Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.
*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.