header-image

Europako Proiektuen Kudeaketarako Ikertzailea Elektromobilitaterako Baterietan


  • Lanpostua: Ikerlari Gaztea
  • Departamentua: Biltegiratze Sistemak
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC Energy Storage

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Energy Storagek pertsona bat hautatuko du Biltegiratzeko Sistemen sailean lan egiteko; ikertzaileak aukera berriak sortzearekin eta Europako proiektuak gauzatzeko kudeaketarekin lotutako jardueretan egingo du lan, hain zuzen, elektromugikortasunaren arloan.

 

Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!

 

Gure jarduerak balio-kate osoa barne hartzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. 

 

Zure ekarpena

Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.

 

Trebakuntza-proiektuen edota enpresei teknologia transferitzeko proiektuen garapenean egingo duzu lan. Ikertzailea Biltegiratze Sistemen Unitatean sartuko da eta Europako proiektuen faseetan egingo du lan (callen analisian, proposamenak egiten, koordinatzaile zein bazkide gisa proiektuak gauzatzearen arduradun modura). Lana burutzerakoan, hainbat jarduera garatu beharko ditu aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.

Horrez gain, zeregin hauek beteko ditu:

-           Ideia/kontzeptu berriak sortzea eta gauzatzea,

-           Aukera berriak sortzea.

-           Finantzaketa bilatzeko dokumentazioa egitea edo jarduera tekniko-administratiboen deskarguak egitea.

 

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Karrera finko bat osatzea uzten dizun profesionalki garatzeko aukerak, industria eta gizartea eraldatzen dituzten proiektuetan lan eginez.
  • Maila oso altuko taldeekin lan egitea tokiko, nazioarteko eta Europako mailan.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak
  • Etengabeko trebakuntza
  • Kokapen pribilegiatua inguru seguru eta lagunkoi batean
  • Ordainsari aldakorreko osagarria langile guztientzat

Baldintzak

Prestakuntza:

Elektrika, elektronikoa edo kudeaketa ingeniaria.

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. 

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:

  • Ezinbestekoa da hautagaiak Bikaintasun, Inplementazio eta Eragin kontzeptuak menderatzea.
  • HEU programako proiektuetan esperientzia sakona egiaztatzea. Gainera, oso positiboki baloratuko da H2020 programan esperientzia izatea.
  • Testuak eta egoerak ebaluatzeko gaitasun aparta, haietatik mezu gakoak ateratzeko.
  • Irakurtzeko eta laburtzeko egiteko gaitasuna.
  • Proiektuak sortzeko eta programatzeko gaitasuna maila tekniko zein ekonomikoan, bai orokorki, baita oinarritik harago ere.
  • Gai ezezagunak bereganatzeko eta haiek bizkor kudeatzeko gaitasuna.
  • Askotariko jatorrietako pertsonekin lan egiteko malgutasuna.
  • Hirugarrenen jarduerak modu eraikitzailean berrikusteko eta kontrolatzeko gaitasuna.
  • Ofimatika-ezagutzak: Word, Excel, Power point.
  • Asko baloratuko da baterien arloan ezagutza eta esperientzia izatea.

Oso positiboki baloratuko da gaztelania ahozko eta idatzizko mailan erraztasunez erabiltzea.

 

Oharrak:

Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Atzerriko egonaldiak eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia kontuan hartuko dira.

 

*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.

 


  • Lanpostua: Ikerlari Gaztea
  • Departamentua: Biltegiratze Sistemak
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean