header-image

Bateria-Sistema Espazialen Proiektu-Burua


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Industria eta metalurgia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC Energy Storage

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Energy Storagek pertsona bat hautatuko du bere LANZO battery Spin-off enpresan sartzeko. Espazioko satelite eta jaurtitzaileetarako bateriak diseinatu, garatu eta testatzen ditu enpresa horrek.

 

Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!

 

Gure jarduerak balio-kate osoa barne hartzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Ikertzaileak proiektu-buru gisa, espazio-plataformetan aplikatzeko bateriak garatu, integratu eta kualifikatzeko zerikusia duten jardueretan lan egingo du. 

 

Zure ekarpena

Sortu berria den enpresa batean sartuko zara, dinamismo handiko sektore batean, espazioan alegia, lan egiten duena eta jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro bati lotua dagoena. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.

Satelite-plataformetarako bateriak garatu, integratu eta kualifikatzeko proiektuetan lan egingo duzu. Proiektu-buruak, enpresako zuzendariarekin eta talde teknikoarekin elkarlanean, espazioko bateriak garatu, fabrikatu eta integratu beharko ditu eta bezeroari emateaz arduratu beharko du. Horretarako, talde tekniko bat koordinatu beharko du emaitzak maximizatzeko.

 

Zure lana honako hauetara bideratuta egongo da:

  • Talde teknikoa koordinatzea
  • Bateriaren eta potentzia-sistemaren eskakizunak definitzeko zehaztapen espazialak ulertzea
  • Bateriak garatu, kualifikatu eta emateko proiektua koordinatzea.

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko duzu:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Dokumentazio teknikoa egitea.
  • Finantzaketa bilatzeko dokumentazioa egitea.

 

Zer eskaintzen dizugu

  • LANZOn lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Karrera finko bat osatzea uzten dizun profesionalki garatzeko aukerak, industria eta gizartea eraldatzen dituzten proiektuetan lan eginez.
  • Maila oso altuko taldeekin lan egitea tokiko, nazioarteko eta Europako mailan.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak
  • Etengabeko prestakuntza
  • Kokapen pribilegiatua inguru seguru eta lagunkoi batean
  • Ordainsari aldakorreko osagarria langile guztientzat

Baldintzak

Prestakuntza:

Ingeniaritza, ondorengo espezialitateekin: elektrika, elektronikoa, potentzia. Masterra edo Doktore-tesia sistema espazialen ingeniaritzan.

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. 

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:

  • Diseinu-ereduen ezagutza sakona.
  • Espazio-eskakizunak ezagutzea.
  • Esperientzia proiektu handi eta modularretan parte hartzen eta horiek kudeatzen.
  • Diseinu elektroniko, mekaniko eta termikoen ezagutza.

 

Oharrak:

Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Atzerriko egonaldiak eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia kontuan hartuko dira.


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Industria eta metalurgia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Gunean