header-image

Tribokorrosioaren eta Tribologiaren Lerrorako Ikertzailea


  • Lanpostua: Investigador Senior
  • Departamentua: Coatings y Tratamientos de Superficie
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC Surface Engineering

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Surface Engineering-ek pertsona bat hautatuko du bere Coatings eta Gainazalen Tratamenduak unitatean aritzeko. Hark, tribologia eta tribokorrisioen arloan esperientzia izan beharko du, eta industriaren eskariei eta Europako programei erantzuteko erronka handiei helduz egingo du lan.

 

Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!

 

CIDETEC nazioarteko erreferentea da Coatings eta gainazalen tratamenduko, Polimeroen eta composite-en eta Nanogainazalen arloetan gainazalen ingeniaritzarekin lotutako ikerketan eta berrikuntzan. Gainazalak eta materialak abangoardiako teknologiarekin tratatzean espezializatuta gaude. Ikertzaileak gaitzeko eta industrialak diren I+G proiektuak garatzearekin lotuta dauden jardueretan lan egingo du aeronautika, automobilgintza edo energiaren sektorean edo gisako sektoreetan adierazgarrienak diren enpresekin harreman estuan.

 

 

Zure ekarpena

Abangoardiako zentro bateko kide izango zara, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra helburu dituena, urte luzez gauzen gainazalak ulertzen eta eraldatzen diharduena, gure etxeetan edo ibilgailuetan egunero ukitzen ditugun materialak edota aeronautikaren edo energiaren sektoreak eta gisako sektoreek behar dituzten material zorrotzagoak.

Enpresak gaitzeko eta/edo transferitzeko proiektuetan lan egingo duzu, eta gai izango beharko duzu aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

 

Zure eginkizuna jarduera hauetara bideratuko da:

  • Tribologia eta tribokorrisioaren ikerketa indartzea eta sustatzea
  • I+Gko proiektuak kudeatzea eta planifikatzea/gauzatzea.
  • Emaitzak aztertzea, txostenak idaztea eta aurkezpenak egitea.
  • Bezeroekiko zuzeneko harremana.
  • Artikulu zientifikoak idaztea.
  • I+G proiektuen laguntzak eskatzeko proposamenak egitea, eskualde, nazio eta Europa mailako deialdietan.

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Karrera finko bat osatzea uzten dizun profesionalki garatzeko aukerak, industria eta gizartea eraldatzen dituzten proiektuetan lan eginez.
  • Maila oso altuko taldeekin lan egitea tokiko, nazioarteko eta Europako mailan.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak
  • Etengabeko prestakuntza
  • Kokapen pribilegiatua inguru seguru eta lagunkoi batean
  • Ordainsari aldakorreko osagarria langile guztientzat

Baldintzak

Prestakuntza:

Doktoretza zientzian edo materialen ingeniaritzan, ingeniaritza mekanikoan edo antzekoetan.

Hizkuntzak:

Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz

Ezagutzak:

Hautatutako pertsonak tribologia eta tribokorrosioari buruzko ezagutza sendoak erakutsi beharko ditu, eta bereziki:

  • Hainbat bulk material eta estaldura desberdinen higadura-mekanismo nagusiei buruzko background zientifikoa
  • Tribokorrosio-mekanismo nagusiei buruzko background zientifikoa
  • Esperientzia tenperatura desberdinetan egindako higadura-saiakuntzetan eta tribokorrosio-saiakuntzetan
  • Materialak eta estaldurak karakterizatzeko teknikei buruzko ezagutza (XRD, FESEM, profilometria, mikroskopia konfokala, etab.)

 

Kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak eta esperientzia izatea:

  • Saiakuntza azeleratuen eta teknika elektrokimikoen bidez korrosioarekiko erresistentzia ezaugarritzea.
  • Materialen eta estalduren propietate mekanikoak ezaugarritzea
  • Arlo akademikoan eta industrialean esperientzia izatea
  • Atzerriko herrialdeetan lan-esperientzia izatea
  • Beste hizkuntza batzuk ezagutzea

 

Oharrak:

Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.


  • Lanpostua: Investigador Senior
  • Departamentua: Coatings y Tratamientos de Superficie
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean