header-image

Biltegiratze Sistemen arloko HWen ikertzailea eta garatzailea


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Sistemas de Almacenamiento
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC Energy Storage

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Energy Storagek pertsona bat hautatuko du bere Biltegiratze Sistemen unitatean sartzeko. Unitate horrek etorkizuneko bateriak diseinatu, garatu eta probatzen ditu mota guztietako aplikazioetarako. 

 

Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!

 

Gure jarduerak balio-kate osoa barne hartzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Ikertzaileak SWaren garapenarekin lotutako jardueretan lan egingo du arloko segmentu guztietan. 

 

Zure ekarpena

Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.

Trebakuntza-proiektuen edota enpresei teknologia transferitzeko proiektuen garapenean egingo duzu lan, HWekin eta haren balidazioarekin eta industrializazioarekin lotutako biltegiratze-sistemen unitatearen ildo estrategikoan. Lana burutzerakoan, hainbat ikerketa-ildo garatu beharko dituzu aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.

Zure lana honako hauetara bideratuta egongo da:

  • BMSaren merkatu ikerketa, aplikazioaren arabera (automozioa, geldikorra, mugikortasun arina, etxeko biltegiratzea, aeroespaziala)
  • Zehaztapenak eta definitutako diseinu-arauak betetzeko eskemak eta PCBak diseinatzea.
  • Diseinuak balidatzen eta emaitzak aztertzen laguntzea
  • Azken aplikazioan diseinua integratzen laguntzea.
  • BMS (Battery Management System) kontrolaren softwarerako algoritmo berrien garapenean lan egitea.

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko duzu:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Dokumentazio teknikoa egitea.
  • Finantzaketa bilatzeko dokumentazioa egitea.

 

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Karrera finko bat osatzea uzten dizun profesionalki garatzeko aukerak, industria eta gizartea eraldatzen dituzten proiektuetan lan eginez.
  • Maila oso altuko taldeekin lan egitea tokiko, nazioarteko eta Europako mailan.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak
  • Etengabeko trebakuntza 
  • Kokapen pribilegiatua inguru seguru eta lagunkoi batean
  • Ordainsari aldakorreko osagarria langile guztientzat

Baldintzak

Prestakuntza:

Ingeniaritza, informatikako/telekomunikazioetako espezialitatearekin. Masterra edo Doktore-tesia energia-sistema adimendunen arloan. Aintzat hartuko da Altiumen eta PCBen diseinuaren prestakuntza osagarria.

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. 

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:

  • Identifikatutako funtzionalitateak ezatzeko Altiumen eskematikoak diseinatzea.
  • Esperientzia IPC arauen, isurien eta EMC eremuen immunitatearen arabera PCBen diseinuaren esparruan.
  • Esperientzia PCB malguen diseinuaren esparruan.
  • I2C, SPI, UART, CAN eta Ethernet komunikazio-protokoloak
  • Balidazioa gainbegiratzea ahalbidetzen duten aplikazioak ezagutzea: Matlab, CANanalyzer, etab

 

Esperientzia:

  • Txartel elektronikoak sortzeko Altium ingurunean edo antzekoan 3 urte baino gehiagoko esperientzia.
  • Esperientzia txartelen diseinuaren arloan, identifikatutako araudiaren arabera. Nagusiki IPC 2221 edo antzekoa.
  • Esperientzia ISO26262 estandarraren araberako dokumentazioa sortzen.
  • Esperientzia proiektu handiak programatzen.
  • Esperientzia SPI edo I2C bezalako maila baxuko komunikazio-protokoloetan.
  • Esperientzia CAN edo Ethernet bezalako komunikazio-protokoloetan

 

Oharrak:

Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Atzerriko egonaldiak eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia kontuan hartuko dira.


  • Lanpostua: Investigador Junior
  • Departamentua: Sistemas de Almacenamiento
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean