header-image

Biltegiratze Sistemen Arloan Denbora Errealeko SW Ikertzaile/Garatzailea


  • Lanpostua: Ikerlari Gaztea
  • Departamentua: Biltegiratze Sistemak
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC Energy Storage

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Energy Storagek pertsona bat hautatuko du bere Biltegiratze Sistemen unitatean sartzeko. Unitate horrek etorkizuneko bateriak diseinatu, garatu eta probatzen ditu mota guztietako aplikazioetarako.

 

Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!

 

Gure jarduerak balio-kate osoa barne hartzen du, baterien kimikatik hasi eta azken aplikaziora arte. Gelaxkak, moduluak eta battery packak diseinatu eta garatzen ditugu, gure bezeroen beharren neurrira, teknologia industriara transferitzeko bokazio argiarekin. Ikertzaileak SWaren garapenarekin lotutako jardueretan lan egingo du arloko segmentu guztietan. 

 

Zure ekarpena

Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Zentroak elektrifikazioa gure errepideetara hurbildu du, eta etorkizun % 100 jasangarri baten alde lan egiten du.

Trebakuntza-proiektuen edota enpresei teknologia transferitzeko proiektuen garapenean egingo duzu lan, datuak kontrolatu eta ustiatzeko softwarearekin geldikorrekin lotutako biltegiratze-sistemen unitatearen ildo estrategikoan. Lana burutzerakoan, hainbat ikerketa-ildo garatu beharko dituzu aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.

 

Zure lana honako hauetara bideratuta egongo da:

  • Sistema txertatueterako kodea sortzea (mikroprozesadoreentzako programazioa C lengoaian)
  • Laborategiak eta saiakuntza teknikoak kudeatzeko tresnak sortzea.
  • Baliabide teknikoak eta materialak optimizatzea.
  • Bateria konektatuaren eta hodeian datuak ustiatzearen lan-ildoan jardutea.
  • BMS (Battery Management System) kontrolaren softwarerako algoritmo berrien garapenean lan egitea.

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko duzu:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Dokumentazio teknikoa egitea.
  • Finantzaketa bilatzeko dokumentazioa egitea.

 

Zer eskaintzen dizugu

  • CIDETECen lehen mailako profesionalen talde batekin batera ondu dezakezu zure karrera, gaztea baina aldi berean konprometitua den giro batean, berrikuntzaren alde lanean ari dena eta mundu jasangarri bat lortzeko soluzio praktikoak aurkitu nahi dituena.
  • Karrera finko bat osatzea uzten dizun profesionalki garatzeko aukerak, industria eta gizartea eraldatzen dituzten proiektuetan lan eginez.
  • Maila oso altuko taldeekin lan egitea tokiko, nazioarteko eta Europako mailan.
  • Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko neurriak
  • Etengabeko trebakuntza
  • Kokapen pribilegiatua inguru seguru eta lagunkoi batean
  • Ordainsari aldakorreko osagarria langile guztientzat

Baldintzak

Prestakuntza:

Ingeniaritza, espezialitate hauekin: informatika/telekomunikazioak. Masterra edo Doktore-tesia software-ingeniaritzaren do sistema txertatuen ingeniaritzaren alorrean.

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan. 

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sendoa erakutsi behar du arlo hauetan:

  • CC++ programazio-lengoaiak. Positiboki baloratuko da Python edo Dart bezalako lengoaietan ezagutzak izatea.
  • Datu-base erlazionalak (SQL) eta ez-erlazionalak (MongoDB, FireBase, etab.)
  • Diseinu-ereduen ezagutza sakona.
  • Hodeiko datuen eta zerbitzuen azpiegiturak ezagutzea.
  • Esperientzia kodea kudeatzen eta sortzen, kodearen kalitate-irizpideak oinarri hartuta.
  • Esperientzia bertsioak kudeatzeko tresnak erabiltzen (Git, SVN, etab.)
  • Esperientzia proiektu handi eta modularretan parte hartzen.

Esperientzia:

  • Esperientzia mahaigaineko aplikazioak edo denbora errealeko Linux ingurunean programatzen. Esperientzia Linux edo Windows-en.
  • C programazio-lengoaian 5 urte baino gehiagoko esperientzia.
  • Esperientzia proiektu handiak programatzen.
  • Esperientzia Boost edo Qt bezalako marko edo liburutegietan.
  • Esperientzia MQTT bezalako komunikazio-protokoloetan.
  • Esperientzia Docker motako edukitzaile-sistemetan edo hodeiko arkitekturan Kubernetes-ekin.
  • Kontuan hartuko da ImGui-ko liburutegian esperientzia izatea.
  • Esperientzia objektuetara bideratutako programazioan.
  • Arkitektura modularrean esperientzia.

 

Oharrak:

Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Atzerriko egonaldiak eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia kontuan hartuko dira.

 

*Positiboki baloratzen ditugu %33 edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, indarrean dagoen Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (LGD) betez.


  • Lanpostua: Ikerlari Gaztea
  • Departamentua: Biltegiratze Sistemak
  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Sektorea: Beste batzuk
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena
  • Lan-modalitatea: Gunean