Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETEC Nanomedicinek pertsona bat hautatuko du haren Biomaterialen unitatean sartzeko. Unitate horrek biomaterial polimeriko berriak garatzen ditu gailu medikoetan aplikatzeko, bereziki traumatologia eta oftalmologian.
Iraultza honetan parte hartu nahi baduzu, zure zain gaude!
CIDETEC Nanomedicine biomedikuntzaren arloan teknologia eta material berritzaileen garapenean espezializatutako ikerketa aplikatuko zentroa da. Farmazian, kosmetikan eta osasun-produktuan aplikatzeko ahalmena duten sei patente-familia ditugu; eta, aldi berean, bektore ez-biralak edo mikrobioen aurkako erresistentzia bezalako ildo berritzaileetan ikertzen jarraitzen dugu. Ikertzaileak Oftalmologia eta Traumatologiarako Biomaterialekin lotutako jardueretan lan egingo du.
Zure ekarpena
Jasangarritasunera eta ekonomia zirkularrera bideratutako abangoardiako ikerketa-zentro batean sartuko zara. Biomedikuntzaren arloan material berritzaileak garatzen ditu, eta industriarekin duen zuzeneko harremanari esker, teknologia-transferentzia osa dezake merkatura iristeko denbora murriztuz.
Enpresetarako trebakuntza eta/edo transferentzia proiektuetan lan egingo duzu, ikerkuntza eta teknologia-transferentziako arazoei konponbideak proposatuz, eta taldean lan eginez, lankidetzan aritzeko eta emaitzak ustiatzeko aukera berriak bilatzera bideratuta (patenteak, argitalpenak). Urteko kudeaketa-planean planifikatutako ekintzak gauzatuko dituzu.
Lerroko arduradun batek gidatutako talde batean sartuko zara, zehaztutako lan-planaren arabera modu autonomoan lan eginez, bai jarduera teknikoetan, bai kudeaketa-jardueretan.
Horrez gain, honako hauetan parte hartuko duzu:
Zer eskaintzen dizugu
Prestakuntza:
Doktorea Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan, Kimika Organikoan, edo Biomaterialetan, biomaterialetan esperientziaduna, gutxienez 2 urteko esperientziarekin industrian edo doktoratu ondoko ikasketetan.
Hizkuntzak:
Ingelesa menderatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak:
Oharrak:
Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa. Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.
Atzerrian egonaldia egin izana eta 2 urtetik gorako post-doktoretza esperientzia izatea baloratuko da.