header-image

Baterien Pilotu-Plantarako Ikertzailea


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Energia biltegiratzeko sailerako ikertzaile-postu baterako pertsona baten bila dabil.

Pilotu-plantan egingo diren proiektu estrategikoen beharrak estaliko ditu lanpostuak.

Lanpostua:

Hautagaia Pilotu-plantan hasiko da lan egiten, eta elektrodoak eta litio-ioizko gelaxkak ekoizteko prozesu eta teknika berriak inplementatuko ditu. Horretarako, makinak martxan jartzea eta haien mantentze-lana ezagutu beharko ditu.

Langileak modu autonomoan lan egingo, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Zeregin hauek beteko ditu:

  • Tinduak prozesatzea eta "knife" eta "slote die" bidezko estaltzeak. Baterietarako elektrodoak ekoiztea eta gelaxkak ekoiztea. Karakterizazio elektrokimikoa.
  • Makinak martxan jartzea, eta haien mantentze-lana. Makina berrietan akoplatzeko sistemak diseinatzea.
  • Plantan egindako prozesuen kalitatea ziurtatzea, kalitate protokoloen garapena eta check list.
  • Bateriak ekoiztea: materialen erregistroa eta trazabilitatea eramatea. Mantentze-lana egitea, eta sistemen kalitatea lantzea.
  • Proiektuak kudeatzea.

Proiektuen proposamenak idaztea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Prozesu Ingeniaritza 

Hizkuntzak:

Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Esperientzia:

Hautagaiak esperientzia eta ezagutza egiaztatu behar ditu arlo hauetan:

  • I + G baterien sistemetan.
  • Makinen mantentze-lana eta martxan jartzea: sistema mekanikoak eta hidraulikoak, automatak eta sentsoreak.
  • Ekoizpen-prozesuak: Lehengaien eta gelaxken trazabilitatea, biltegiratzea, eta kalitatea.
  • Kalitatea: Kalitate protokoloak sortu, jarraipena eraman eta produktuaren erregistroa.
  • Baterien karakterizazio-teknika elektrokimikoak.
  • Tinduak prozesatzea, "knife" eta "slot die" bidezko estaltzeak, elektrodoak ekoiztea eta "pouch" gelaxkak ekoiztea.

Aintzat hartuko da makinak diseinatzeko ezagutza

Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Lan-modalitatea: Gunean