Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETEC-ek Energiarako Materialen Unitaterako ikertzailea behar du, Machine Learning lerroan lan egiteko.
Ikertzailea behar da energia biltegiratzeko sailerako, litio-ioizko eta litio-metalezko baterietarako Machine Learning modeloak garatzen eta ezartzen laguntzeko
Eginkizunak:
Ikertzailea Energiarako Materialen Unitatean sartuko da, gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.
Ikertzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.
Aurretiaz dagoen bateria-simulazioen kode baten gainean mekanismo eta funtzionalitate berriak ezarriko ditu. Horretarako, Phyton lengoaian programatzen jakin beharko du, eta eredu konplexuetarako bariazio-formulazioak deduzitzen eta ezartzen trebea izan behar da.
Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:
Prestakuntza:
Matematika/Ingeniaritza informatikoa
Hizkuntzak:
Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz
Ezagutzak:
Hautagaiak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:
- Python lengoaian programatzea edo programazio aurreratua antzeko beste lengoaia batean, eta egokitzeko gaitasuna
- Esperientzia Machine Learning modeloak ezartzen eta datuak analizatzen.
Horrez gain, kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak izatea:
- Denbora errealeko sistemak eta datu-baseak kontrolatzeko tresnak
- Programazio-tresna modernoak, softwarea bistaratzea eta garatzea (Git/SNV, Plotly)
Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.