Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETEC erakundeak Biltegiratze Sistemen Unitaterako ikertzaile bat behar du Bateriak kudeatzeko plataformetarako (Battery Management Systems, BMS) hardware eta softwarearen diseinuarekin eta garapenarekin lotutako jardueretan lan egiteko.
Eginkizunak:
Ikertzailea Biltegiratze Sistemen Unitatean sartuko da eta gaikuntza- eta/edo enpresetarako transferentzia-proiektuetan lan egingo du. Lana burutzerakoan, hainbat jarduera garatu beharko ditu aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.
Battery Management Systems-en diseinuarekin zerikusia duten gaietan lan egiteaz gain, bai hardware mailan, bai software mailan, prototipoen modelatze, simulazio, saiakuntza eta baliozkotzearen arloetan lagunduko du.
Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:
Prestakuntza:
Ingeniaritza elektronikoa / Sistema Txertatuak / Ingeniaritza informatikoa / Telekomunikazioetako Ingeniaritza / Ingeniaritza Industriala.
Hizkuntzak:
Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan
Ezagutzak:
Lanean hasiko denak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:
- Hardware:
· Zirkuitu elektrikoen (analogikoa eta digitala) HW diseinua.
· Erdieroaleentzako driverren diseinua
· EMC mailako ezagutzak.
· PCBen bideraketa-hariak (Altium).
- Software:
· Mikrokontrolatzaileen programazioa
· C eta C ++ kodeen ezarpena.
· Komunikazio-protokoloak (I2C, SPI, UART, CAN, Ethernet...)
· Segurtasun-mailen araberako irizpideen ezarpena (SIL, ISO26262).
· Prototipoen/produktuen garapen eta balidaziorako metodologiak (SIL, HIL)
· Mahai-gaineko aplikazioen garapena (Lavview, Qt, phyton...)
· Cloudeko datu-baseak eta aplikazioak
- Simulazioa:
· Zirkuitu baliokideen araberako ereduak.
· Simulazio elektirkoa, MATLAB, Simulink edo antzeko sistemen bidez.
· Sistemen kontrolari buruzko ezagutzak (klasikoa, machine learning...)
Oso positiboki baloratuko dira baterien eremu espezifikoan ezagutzak eta esperientzia izatea.
Ordainketa:
Hautagaiaren balioaren araberakoa.
Lanean hasteko epea:
Berehala.