Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETEC erakundeak Biltegiratze Sistemen Unitaterako ikertzaile bat behar du, laborategiak kudeatzeko softwarea sortzearekin lotutako jardueretan lan egiteko, baita datuak biltegiratze-sistemen hodeian ustiatzeko ere, adimen artifizialeko algoritmoak edo bestelakoak oinarri hartuta.
Eginkizunak:
Ikertzaileak Biltegiratze Sistemen Unitatean lan egingo du, trebakuntza-proiektuen edota enpresei teknologia transferitzeko proiektuen garapenean, datuak kontrolatzeko eta ustiatzeko softwarearekin lotutako biltegiratze-sistemen unitatearen Ildo Estrategikoan. Lana burutzerakoan, hainbat ikerketa-ildo garatu beharko ditu aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.
Ildoaren arduradun batek zuzendutako talde batean sartuko da langile berria eta modu autonomoan lan egingo du zehaztutako lan-plangintzari jarraikiz. Haren eginkizuna, oro har, ondorengo jardueretara bideratuko da:
Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:
Prestakuntza:
Ingeniaritza, espezialitate hauekin: informatika/telekomunikazioak. Masterra edo doktorego-tesia adimen artifizialaren edo software-ingeniaritzaren alorrean.
Hizkuntzak:
Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak:
Hautagaiak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:
Oharrak:
Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.
Atzerriko egonaldiak eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia kontuan hartuko dira.