Baterien Post-Mortem Lerrorako Ikertzailea


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Energia biltegiratzeko sailerako ikertzaile-postu baterako pertsona baten bila dabil.

 

Lanpostuak proiektu estrategikoen beharrak estaliko ditu. Gainera, Energiarako materialen unitateko post-mortem eta modelatuaren lerroan gaur egun egiten den jarduerarekin jarraituko du.

Eginkizunak:

Ikertzailea Energiarako materialen unitatean sartuko da, eta bere egitekoa gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du, baliabideak optimizatuz eta emaitzak maximizatuz.

Langileak modu autonomoan lan egingo, zehaztutako lan-planaren arabera.

 

Zeregin hauek beteko ditu:

  • Botoi-pilak ekoiztea eskularru-ganberako ingurunean
  • Pouch-erako gelaxkak, gelaxka zilindrikoak eta estalki zurruna irekitzea eskularru-ganberako
  • Gelaxkako materialen eta osagaien karakterizatze fisikokimikoa (TGA, FE-SEM, XRD, XPS, Raman, NMR).
  • Elektrodoen eta gelaxken karakterizatze elektrokimikoa (GITT, PITT, EIS, CV).
  • Proiektuak kudeatzea.
  • Proiektuen proposamenak idaztea. 

Baldintzak

Prestakuntza:

Energiarako material aurreratuetan doktorea.

Hizkuntzak:

Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Ezagutzak eta esperientzia:

Hautagaiak ezagutza eta esperientzia erakutsi beharko ditu arlo hauetan:

  • I + G baterien sistemetan.
  • Karakterizazio-teknikak, XRD, Raman, FTIR, TGA, SEM(-EDS), TEM. XPS, gas sorption (BET & BJH), CV eta EIS.
  • Baterien karakterizazio elektrokimikoa eta post-mortem analisia.
  • Kimika ez-organikoa, elektrokimika, eta material aurreratuak.

Oharrak:

Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1