Coating eta Gainazal Tratamentuen Unitaterako Ikertzailea


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC-ek Coating eta Gainazal-tratamenduen Unitatean lan egiteko ikertzaileak behar ditu.

Coating eta Gainazal-tratamenduen Unitatean lan egiteko zenbait ikertzaile behar dira, eremu hauetan lan egiteko:

  • Azterketa kimikoak eta elektrokimikoak
  • Prozesu kimikoen monitorizazio jarraitua egiteko sentsoreen/ekipamenduaren diseinua eta integrazioa
  • Estaldura metalikoen elektrodeposizioa
  • Gainazal-tratamenduak eta aleazio arinen estaldura
  • Tribologia eta tribokorrosioa

Muturreko inguruneetarako estaldura zeramikoak.

Eginkizunak:

Hautatutako pertsonak Coating eta Gainazal-tratamenduen Unitatean sartuko dira, eta gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo dute. Gai izango dira aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

Ikertzaileek beren kabuz lan egingo dute, ezarritako lan-plana betez.

Gainera, eginkizun hauek beteko dituzte:

  • Gaikuntzako zein transferentzia industrialeko I+G proiektuen kudeaketa eta planifikazioa/ gauzatzea.
  • I+G proiektuen laguntzak eskatzeko proposamenak egitea, eskualde, nazio eta Europa mailako deialdietan.
  • Emaitzak aztertzea, txostenak idaztea eta aurkezpenak egitea.
  • Bezeroekin eta lankidetzako proiektuen kideekin elkarrizketak izatea.
  • Artearen eta merkatuaren etengabeko monitorizazioa egitea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Doktoretza kimikan, materialen zientzian, ingeniaritza kimikoan, ingeniaritza industrialean edo antzekoetan.

Hizkuntzak:

Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Ezagutzak eta esperientzia:

Hautagaiak erakutsi behar du:

1. Ezagutza eta esperientzia nabarmena duela eremu hauetan:

  • Kimika analitikoa edo elektroanalitikoa
  • Prozesu kimikoen monitorizazio jarraitua egiteko sentsoreen/ekipamenduaren diseinua eta integrazioa
  • Estaldura metalikoen elektrodeposizioa
  • Gainazal-tratamenduak eta aleazio arinen estaldurak
  • Tribologia eta tribokorrosioa
  • Estaldura zeramikoak

2. Estalduren karakterizazio-teknikak ezagutzen dituela (XPS, XRD, FESEM, korrosio-propietateak, propietate mekanikoak, etab.).

3. Teknika analitikoak ezagutzen dituela (ICP, UV-Vis, IC, FTIR, DSC, TGA, etab.).

4. Esperientzia zabala duela ondorengo alderdietan:

  • Estalduren eta gainazal-tratamenduen arloko ondorio baliagarriak ateratzeko eta abangoardiako metodologien inguruan eguneratuta egoteko moduko literatura bilatzen, aztertzen eta erregistratzen
  • Partzuergoak kudeatzen eta Horizon Europe programaren deialdietarako eta beste finantziazio-programa batzuetarako proposamenak prestatzen
  • Proiektuak kudeatzen: lan-plana, jarraipena, txostenak egitea, etab. Barne-baliabideak koordinatuz eta proiektuak ezarritako epeen arabera, irismenaren eta aurrekontuaren barruan, gauzatzen direla bermatuz.
  • Lankidetza-proiektuetako kideekiko eta bezeroekiko harremanak kudeatzen

 

Gainera, modu positiboan baloratuko dira:

  • Arlo akademikoan eta industrialean esperientzia izatea
  • Atzerriko herrialdeetan lan-esperientzia izatea
  • Beste hizkuntza batzuk ezagutzea

Oharrak:

Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana planifikatzeko eta antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1