Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
Energia biltegiratzeko sailerako ikertzaile-postu baterako pertsona baten bila dabil CIDETEC.
Lanpostu horrek modelatu lerroko proiektu estrategikoen eta Europa mailako proiektuen beharrak estaliko ditu.
Eginkizunak:
Ikertzaile berria Energiarako materialen unitatean sartuko da, eta gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du, baliabideak optimizatuz eta emaitzak hobetuz.
Hautatutako pertsonak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.
Egiteko hauetan hartuko du parte:
Prestakuntza:
Doktoretza/ masterra/ gradua ingeniaritza industrialean, elektrokimikan, matematikan edo antzeko ikasketa teknikoak.
Hizkuntzak:
Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.
Ezagutzak eta esperientzia:
Hautagaiak 3 urtetik gorako esperientzia izan beharko du baterien modelaketaren ikerketaren esparruan.
Kontuan hartuko da hautagaiak Europako proiektuen kudeaketan duen esperientzia.
Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.