Nanogainazalen eta Geruza Finen Sailerako Ikertzailea


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Nanogainazaletan eta geruza finetan esperientzia duen kualifikazio handiko ikertzaile espezializatu bat behar du CIDETECek, I+G+b proiektuak garatzeko geruzen aldaketaren/nanogainestalduren garapenaren esparruan funtzionalitate hauek eskuratze aldera: garbiketa erraza, izotzaren aurkakoa, hatz-markaren aurkakoa, geruza higienikoak etab.

Hautagaiak esperientzia eta gaitasuna egiaztatu behar ditu goi-mailako ikerketan, Europako eta nazioarteko eremuetan.

Eginkizunak:

Hautatutako pertsona Cidetec Surface Engineering-eko Nanogainazalen eta Geruza Finen sailean sartuko da, eta trebakuntza-proiektuetan nahiz enpresetara transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

Ikertzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.

Zeregin hauek beteko ditu:

  • Gaikuntzako zein industriako I+G proiektuen kudeaketa eta planifikazioa/ gauzatzea.
  • I+G proiektuen laguntzak eskatzeko proposamenak egitea, eskualde, nazio eta Europa mailako deialdietan.
  • Emaitzak aztertzea, txostenak idaztea eta aurkezpenak egitea.
  • Bezeroekin eta lankidetzako proiektuen kideekin elkarrizketak izatea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Doktoretza kimika organikoan, ingeniaritza kimikoan, nanoteknologian.

Hizkuntzak:

Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Ezagutzak eta esperientzia:

Hautagaiak esperientzia eta ezagutza sakona egiaztatu behar ditu arlo hauetan:

  • Gainazalak aldatzea eta nanogainestaldura funtzionalak garatzea, batez ere kimika hezearen bidez.
  • Geruza finak jalkitzeko metodoak (murgiltzea, esprai bidezko estaldura etab.)
  • Gainestalduren karakterizaziorako teknikak (kontaktu-angeluaren neurriak, itsaspena, ATR, XPS, XRD, FESEM, etab.).
  • Sintesi eta karakterizazio organikorako teknikak (NMR, FIR, DSC,TGA, UV-vis-NIR espektrofotometria, erreologia, etab.).

Tintak formulatzeko ezagutzak eta inprimaketa-teknologiak (screen-printing, ink-jet, etab.) baloratuko dira.

Oharrak:

Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana planifikatzeko eta antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa.  Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1