Nanogainazalen Lerrorako Ikertzaile Bat


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Nanogainazaletan esperientzia duen kualifikazio handiko ikertzaile espezializatu bat behar du CIDETECek, gainazalen aldaketaren/ gainestalduren garapenaren esparruan gaikuntzako eta industriako I+G proiektuak garatuko dituena, funtzionalitate hauek eskuratze aldera: auto-garbiketa erraza, izotzaren aurkakoa, hatz-markaren aurkakoa, mikroorganismoen atxikitze txikia, etab.

Hautagaiak esperientzia eta gaitasuna egiaztatu behar ditu goi-mailako ikerketan, Europako eta nazioarteko eremuetan.

 

Eginkizunak:

Hautagaia Gainazalen Ingeniaritza sailean sartuko da, eta gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

Ikertzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.

Zeregin hauek beteko ditu:

  • Gaikuntzako zein industriako I+G proiektuen kudeaketa eta planifikazioa/ gauzatzea.
  • I+G proiektuen laguntzak eskatzeko proposamenak egitea, eskualde, nazio eta Europa mailako deialdietan.
  • Emaitzak aztertzea, txostenak idaztea eta aurkezpenak egitea.
  • Bezeroekin eta lankidetzako proiektuen kideekin elkarrizketak izatea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Doktoretza kimika organikoan, ingeniaritza kimikoan, nanoteknologian.

Hizkuntzak:

Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Ezagutzak eta esperientzia:

Hautagaiak esperientzia eta ezagutza sakona egiaztatu behar ditu arlo hauetan:

  • Sintesi organikoa eta materialen karakterizaziorako teknikak (RMN, FTIR, DSC, TGA, espektrofotometria UV-vis-NIR, etab.).
  • Gainazal-energia txikiko gainazalen (hidrofobikoak, oleofobikoak eta omnifobikoak) prestaketa, hezeko aldaketa kimikoaren bitartez:
  • Bustikortasun txikiko gainestaldurak lortzeko formulazioen prestaketa/ garapena.
  • Geruza meheak jalkitzeko metodoak (dip-coating, esprai bidezko estaldura, doctor-blade, etab.).
  • Substratuen aurre-aktibazioa, gainestalduren itsaspena hobetzeko (plasma, tratamendu kimikoa, etab.)
  • Gainestalduren karakterizazioa (kontaktu-angeluaren neurriak, gainazalaren energia librea,
    itsaspena, ATR, XPS, XRD, FESEM, etab.).

Kontuan hartuko dira mikrobioen aurkako gainazalak sortzeko teknologia/ estrategiei buruzko ezagutzak.

Oharrak:

Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana planifikatzeko eta antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez. Erabakiak hartzeko gaitasuna eta irizpide zientifikoa.  Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasun onak.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1