header-image

IKTetako Teknikaria


  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Internet eta teknologia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: instrumentazio teknika zientzialaria

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC IKTen arloan laguntza eman dezakeen pertsona berri baten bila dabil.

 

Eginkizunak:

Langilea IKTen arloan sartuko da, erakundeko IKTen erabiltzaileei aholkularitza eta laguntza emateko lanetan, baliabideak optimizatuz eta emaitzak maximizatuz.

Langileak modu autonomoan lan egingo du, zehaztutako lan-planaren arabera.

Zeregin hauek beteko ditu:

  • Ekipo informatikoak kudeatzea eta mantentzea
  • Programa informatikoak instalatzea
  • Sare informatikoak kudeatzea eta mantentzea.
  • Datu-baseak kudeatzea eta mantentzea
  • Datu-komunikazioak kudeatzea eta mantentzea (Interneteko nabigazioa, posta elektronikoa)
  • Programazio aldaketak barne-aplikazioetan

Baldintzak

Prestakuntza:

Informatika Ingeniaritzako Gradua edo Goi Mailako Informatika Zikloa

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatzea.

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:

  • IT proiektuen garapena
  • Taldean lan egiteko eta bat egiteko gaitasuna
  • Elkarrizketa-gaitasun onak erabiltzaileekin
  • Arazoak urrutitik eta aurrez aurre konpontzera bideratutako pentsamoldea
  • Ingurune birtualizatuei buruzko ezagutzak, VMware
  • .NET plataforman programazioari buruzko ezagutzak
  • PHP programazio-lengoaiaren oinarrizko ezagutzak
  • Datu-base erlazionalak ezagutzea, ahal izanez gero SQL Server eta MySQL
  • Sareko azpiegiturari buruzko ezagutza aurreratuak

 

Gainera, kontuan hartuko da sartuko den pertsonak esperientzia izatea adierazitako ezagutzen arloetan.

Oharrak:
Motibazio handiko pertsona, dinamikoa, proaktiboa, talde-lanerako gaitasunarekin eta profesionalki hazteko gogoa duena. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.

Ordainsaria:

Hautagaiaren balioaren arabera.

Lanean hasteko epea:

Berehala.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Internet eta teknologia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: instrumentazio teknika zientzialaria