MARKETIN ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Marketina eta komunikazioa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Marketina

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Hautatutako langileak CIDETECeko Marketin eta Komunikazio Sailean lan egingo du, sailaren zuzendaritzaren menpe, eta hiru zentro teknologikoei (Energy Storage, Nanomedicina eta Surface Engineering), taldearen alderdi korporatiboari eta spin-offei zerbitzua emango die.
Zeregin hauek beteko ditu:

 

- Berezko kreatibitateak diseinatzea eta beste batzuek sortutako edukiak moldatzea.

- Saileko hornitzaileak kudeatzea eta haien jarraipena egitea.

- Aurkezpenak sortzea.

- Sare sozialak planifikatzea, kudeatzea eta kontrolatzea. Edukia sortzea eta profil ezberdinak dinamizatzea.

- Webguneko edukia kudeatzea. Web-analisia egitea.

- Saileko zuzendaritzari laguntzea barne- zein kanpo-mailako xede-publiko ezberdinetara iristeko konexio digital bat eraikitzeko estrategiak formulatzen.

- Ekitaldiak antolatzeko eta gauzatzeko laguntza ematea.

Baldintzak

Prestakuntza:
Marketineko, Komunikazioko edo Diseinuko Gradua (edo antzekoa)

 

Hizkuntzak:
- Ingelesa eta euskara menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Ezagutzak:
Hautagaiak esperientzia eta ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:

- Bideoak editatzeko programen erabilera

- Argazkiak editatzeko eta diseinatzeko programen erabilera: InDesign, Illustrator, Photoshop, eta baita power-point ere.
- Google Analystics
- Sare sozialen kudeaketa

 

Era berean, kontuan hartuko da hautagaiak honako hauei buruzko ezagutza izatea:

- HTML5 eta web-garapena. Landing page sinpleen programazioa
- Argazkigintza

Oharrak:

- Pertsona erabakitzaile bat bilatzen da, komunikaziorako gaitasunekin, marketin-zalea, diseinua gustuko duena eta taldean lan egiten ohituta dagoena.
- Jarrera positiboa eta proaktiboa.
- Pentsamendu kritiko eta eraginkorra duen pertsona txukuna.
- Harremanetarako gaitasuna.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Marketina eta komunikazioa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Marketina