header-image

GMP PLANTARAKO ZUZENDARI TEKNIKOA / KALITATE ZUZENDARIA


  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

CIDETEC Zuzendari Teknikoa / Kalitate Zuzendaria ari da bilatzen, ikertzen ari diren botiken produkzio aseptikorako Lantegian lan egiteko. Lantegiak Fabrikazio Zuzenaren Arauen arabera lan egiten du, eta CIDETEC Nanomedicine institutuaren Biomaterialen unitatearen barruan dago.

Aukeratutako hautagaiak baldintza hauek bete behar ditu: Farmazia inguruneko Kalitate departamentuan lan egin izana 3 urte baino gehiagotan edo/eta aurretik prozesu esteriletarako/aseptikoetarako zuzendari tekniko gisa esperientzia izatea Ezinbestekoa da sektore hori arautzen duten arauak (GXP) ezagutzea eta areto zurietan esperientzia izatea

 

Betekizunak:

Sartuko den pertsonak zuzendaritza teknikoaren eta kalitate zuzendaritzaren egitekoak beteko ditu, eta Biomaterialen Unitatean sartuko da, nano-farmaziako produktuak ekoizteko lantegirako trebatzeko edo/eta enpresetara transferitzeko proiektuetan lan eginez.  Lan egin bitartean, lehenengo fasean, kalitate-sistema ezartzeko eta hobetzeko gai izan beharko da, lantegiaren ziurtapenari begira.

Aukeratutako pertsonak modu autonomoan lan egingo du, zehaztutako laneko planari jarraikiz.

Ziurtapena egin ondoren, produktuaren loteak modu egokian liberatzeaz arduratuko da, legediarekin eta bezeroaren espezifikazioekin bat etorriz. Era berean, kalitate sistema betetzen dela zainduko du, eta lantegiko departamentuei euskarria emango die, behar izanez gero.

Lanpostua:

Zuzendari teknikoa/Kalitate zuzendaria Biomaterialen Unitateko Lantegiaren diziplina anitzeko taldean sartuko da, eta alderdi hauek zainduko ditu:

- Prozesuaren eta produktuaren kalitatea, jatorrizko materiala jasotzen denetik, produktua amaitu eta liberatu arte

 - Kalitate sistemaren sorkuntza eta eguneratzea.

- Zehaztapenak betetzen ez dituztenak antzematen eta horiekin erlazionatutako ikerketetan aldaketak eta desbideraketak kontrolatzea

- Hornitzaileak kudeatzea

- Lantegiko beste sailei euren jardueretan lagunduko die, haien beharren arabera

Soldata:  

Hautagaiaren esperientziaren araberakoa

 

Hasteko eguna:

Berehalakoa

 

Baldintzak

Prestakuntza:

Farmazia gradua eta, horrez gain, Farmazia Industrial eta galeniko espezialitatea baloratuko da

Hizkuntzak:

Ingelesa menderatu behar da, ahozko zein idatzizko komunikazioan.

Esperientzia: Ezinbestekoa da aurretiaz 3 urtez behintzat lan egin izana antzeko lanpostuetan, kreditatutako farmazia-laborategi bateko Kalitate departamentuan. Ikertzen ari diren sendagaietan esperientzia edukitzea eta prozesu esterilen edo/eta aseptikoen gaineko eskarmentua/ezagutzak izatea baloratuko da.

Ezagutza

Hautatutako hautagaiak hau egiaztatu behar du:

- GXP arauak ezagutzea

- Areto zurien gaineko ezagutza edo/eta esperientzia

- Kalitate berme eta kontrol sailen gaineko ezagutza edo/eta esperientzia

- Modu positiboan baloratuko da fluxu jarraituko sistemak ezagutzea

Oharrak:
Pertsona autonomoa eta proaktiboa behar da, eta talde-sena eduki behar du.

 

 

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena