Farmakoak fabrikatzeko instalaziorako Kalitate Kontrolaren/Kalitate-bermearen arduraduna.


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Farmazialariak eta biofarmazialariak
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Beharra:

CIDETEC-ek pertsona bat behar du Kalitate-kontrolaz/Kalitate-bermeaz arduratzeko, ikerketarako sendagaiak ekoizteko instalazioan lan egiteko.  Instalazioa Fabrikazio Zuzenaren Arauen arabera lan egiten du, eta CIDETEC Nanomedicine institutuaren Biomaterialen unitatearen barruan dago.

Aukeratutako hautagaiak farmaziaren eremuko kalitate-sailetan esperientzia eduki behar du, eta ordezko zuzendari teknikotzat aritzeko gai izan behar du. Aseptikoan fabrikatzearen gaineko eskarmentua izatea baloratuko da.

Funtzioak:

Kalitate-kontrolaz/Kalitate-bermeaz arduratuko den pertsona Biomaterialen Unitatean sartuko da, eta ikerketa eta/edo transferentziarako proiektuetan arituko da, ikerketarako sendagaiak ekoizteko instalazioan. Lan egin bitartean, kalitate-sistema ezartzeko eta hobetzeko gai izan beharko da.

Aukeratutako pertsonak modu autonomoan lan egingo du, zehaztutako lan-planari jarraikiz.

Gainera, hornitzaileak kudeatuko ditu, taldearen prestakuntza-plana ezarriko du, kalitate-sistema mantenduko du, dokumentazio teknikoa kudeatuko du..., eta ordezko zuzendari teknikotzat aritu beharko da.

Lanpostua:

Teknikaria Biomaterialen Unitateko lantegiaren diziplina anitzeko taldean sartuko da, eta honako hauetan parte hartuko du:

- Kalitate-prozesua eta produktua, jatorrizko materiala jasotzen denetik, produktua amaitzen den arte

- Lan-prozedura normalizatuak sortzea eta eguneratzea

- Dokumentazio teknikoa idaztea eta kudeatzea

- Zehaztapenetaz kanpokoak antzematen eta horiekin lotutako azterketetan eta aldaketen eta desbiderapenen kontroletan laguntzea

- Metodo analitikoak prestatzea

- Hornitzaileak kudeatzea

- Lantegi pilotuaren beste sailei haien jardueretan laguntzea

Baldintzak

Prestakuntza:

Farmaziako gradua eta, gainera, Farmazia Industrial eta Galenikoko espezialitatea baloratuko dira

Hizkuntzak:

Ingelesa: B1 maila (ahoz eta idatziz).

Experientzia:

Farmazioako laborategietan lan postu antzekoan gutxienezko bi urteko esperientzia izatea beharrezkoa da.   Ikerketarako sendagaietan esperientzia izatea baloratuko da, baita prozesu esterilen eta/edo aseptikoen esperientzia/ezagutza ere. Gainera, positiboki baloratuko da farmazia-teknologietan eta liofilizazioan jakitea.  Horrez gain, ongi baloratuko da teknologia farmazeutikoei eta liofilizazioari buruzko ezagutzak edukitzea.

Ezagutzak:

Aukeratutako hautagaiak honako hauek egiaztatu behar ditu:

- GXP arauak ezagutzea

- Areto zurien gaineko ezagutzak eta/edo esperientzia

- Teknika instrumentalak ezagutzea

- Kalitate-kontrolaren eremuak ezagutzea eta/edo horietan esperientzia izatea (ongi baloratuko da Kalitate-bermearen arloak ere ezagutzea)

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Farmazialariak eta biofarmazialariak
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena