Ikertzailea Baterien Modelatu Multifisikoaren Lerrorako


  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Energia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Ikertzailea Energiarako Materialen Unitatean sartuko da, eta gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

Ikertzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.

Bateriak modelatzeko proiektuak zuzenduko ditu.

Horrez gain, zeregin hauek beteko ditu:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Finantzazioa bilatzeko dokumentazioa sortzen laguntzea.
  • Produktua/merkatua/emaitzak (epea, kostua, denbora) helburu argitzat izatea
  • Urteko planetan zehaztutako aurreikuspenak betetzea.

SOA/Merkatua etengabe aztertzea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Ingeniaria / Matematikaria / Fisikaria

Hizkuntzak:

Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz

Ezagutzak:

Gai izan behar da martxan dauden proiektuen kontrola eramateko eta bezeroekin bilerak egitean ondo moldatzeko, eta workshopetara eta plataformetara bertaratu beharko du, haren ardurapeko proiektuak defendatzeko.

Halaber, aintzat hartuko da baterien eredu multifisikoen, litio-ioizko baterien, li-ioi bateria aurreratuen edo litio-metalezko baterien gaineko ezagutzak izatea.

Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Energia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena