Ikertzailea Modelatu Multifisikoaren Lerrorako


  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Energia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Ikertzailea Energiarako Materialen Unitatean sartuko da, gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresei ezagutzak transferitzeko proiektuetan lan egingo du. Gai izango da aldi berean hainbat ikerketa-lerro aurrera eramateko, eta baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatzeko.

Ikertzaileak bere kabuz lan egingo du, ezarritako lan-plana betez.

Aurretiaz dagoen bateria-simulazioen kode baten gainean mekanismo eta funtzionalitate berriak ezarriko ditu. Horretarako, Python lengoaian programatzen jakin beharko du, eta eredu konplexuetarako bariazio-formulazioak deduzitzen eta ezartzen trebea izan behar da.

Horrez gain, zeregin hauek beteko ditu:

  • Ideia/kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Finantzazioa bilatzeko dokumentazioa sortzen laguntzea.
  • Produktua/merkatua/emaitzak (epea, kostua, denbora) helburu argitzat izatea
  • Urteko planetan zehaztutako aurreikuspenak betetzea.

SOA/Merkatua etengabe aztertzea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Matematikaria / Fisikaria / Ingeniaria

Hizkuntzak:

Ingeles-maila altua, ahoz eta idatziz

Ezagutzak:

Arlo hauetan ezagutza handiak izan behar ditu:

  • Python lengoaian programatzea edo programazio aurreratua antzeko beste lengoaia batean, eta egokitzeko gaitasuna
  • Experientzia ekuazio diferentzialen sistemak eta deribatu partzialetako ekuazioak ebazteko zenbakizko metodoen ezarpenean
  • Problema konplexuak modelatzea eta simulatzea: problema multifisikoak eta mutieskala

Horrez gain, kontuan hartuko da honako hauetan ezagutzak izatea:

  • Litio-ioizko baterien modelatzea eta elektrokimika
  • Programazio-tresna modernoak, softwarea bistaratzea eta garatzea (Git/SNV, Plotly)

Optimizazio matematikoa, estatistikoa eta machine learning.

Oharrak:
Ikerketa eta berrikuntza interesatzen zaizkion eta lan egiteko gogoz dagoen pertsona bat behar dugu, diziplina eta kultura anitzeko lantaldean sartzeko. Lana antolatzeko gai izango da, zehaztutako epeak eta helburuak betez.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Energia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena