Energia metatze sistemak barne hartzen dituzten soluzioen ildorako ikertzailea sare elektrikoen esparruan


  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Ikertzaileak Energia Metatze Sistemen Unitatean lan egingo du, trebakuntza-proiektuen edota enpresei teknologia transferitzeko proiektuen garapenean, sare elektrikoaren aplikazioekin lotutako Energia Metatze Sistemen unitatearen Ildo Estrategikoan. Lana burutzerakoan, hainbat ikerketa-ildo garatu beharko ditu aldi berean, baliabideak optimizatuz eta emaitzak areagotuz.

 

Ildoaren arduradun batek zuzendutako talde batean sartuko da langile berria eta modu autonomoan lan egingo du zehaztutako lan-plangintzari jarraikiz. Haren eginkizuna, oro har, ondorengo jardueretara bideratuko da:

 

  • Metatze sistemak barne hartzen dituzten aplikazioen azterketa.
  • Metatze sistema barne hartzen duten energia-aplikazioen dimentsionamendua eta diseinua.
  • Metatze sistema barne hartzen duten aplikazioen kudeaketa eta kontrola.

 

Horrez gain, honako hauetan parte hartuko du:

 

  • Ideia/ kontzeptu berriak sortzea eta gauzatzea.
  • Aukera berriak sortzea.
  • Dokumentazio teknikoa egitea.
  • Finantzaketa bilatzeko dokumentazioa egitea.

Baldintzak

Prestakuntza:

Ingeniaritza, ondorengo espezialitateekin: elektrika, elektronika, industria edo energia. Masterra edo Doktore-tesia energia berriztagarrien, sare elektrikoen edo energia-aplikazioen esparruan.

Hizkuntzak: Ingelesa menperatzea ahozko eta idatzizko mailan.

Ezagutzak:

Hautagaiak ezagutza sakona egiaztatu behar du arlo hauetan:

  • Sare elektrikoak / Mikro-sareak.
  • Energia berriztagarria sortzeko teknologiak.
  • Energia metatze teknologiak.
  • Sare-kalitatearen aplikazioak.
  • Potentziaren elektronikari buruzko oinarrizko ezagutza.
  • Datuak kudeatzeko eta simulaziorako tresnen erabilera (MATLAB eta Simulink, R, edo antzekoak).
  • Energia sortzeko instalazioen simulazio-tresna espezifikoen oinarrizko ezagutza.
  • HW kontrol-plataformen programazioa.
  • Komunikazio industrialak.
  • Sistema elektrikoaren eta energia berriztagarrien arloko lege-esparruak.

Oharrak:
Hautagaiak motibazio handia izan behar du, eta ikerketa eta berrikuntzarako interesa. Diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Lana antolatzeko gai izango da, epemugak eta ezarritako helburuak betez.

Atzerriko egonaldiak eta 3 urtetik gorako lan-esperientzia kontuan hartuko dira.

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Donostia (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1