header-image

Litio Ioizko Bateria Aurreratuen Alorreko Ikertzailea


  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Internet eta teknologia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

Energia-metaketaren alorrean espezialista den eta goi-mailako trebakuntza duen ikertzaile bat nahi du CIDETECek, litio iozko bateria aurreratuen alorrean ikerketa-proiektuak garatzeko gai dena.

 

Zereginak:

 Energiarako Materialen Unitatean egingo du lan ikertzaileak, trebatze-proiektuetan eta/edo enpresetarako transferentzian. Aldi berean ikerketa-lerro bat baino gehiago aurrera eramateko gai izan behar du, baliabideak optimizatuz eta emaitzak maximizatuz.

Autonomiaz egingo du lan ikertzaileak, ezarritako lan-planari jarraituz.

Litio ioizko bateriak eta litio ioizko bateria aurreratuak garatuko eta karakterizatuko ditu. Halaber, gelaxkak muntatuko eta haien karakterizazio elektrokimikoa egingo du laborategian botoi-pila eta pouch cell formatuetan.

 Eginkizun hauetan ere esku hartu behar du:

  • Ideia eta kontzeptu berriak sortu eta gauzatzea.
  • Finantziazioa lortzeko dokumentazioa sortzen lagundu behar du.
  • Produktuari, merkatuari eta emaitzei eman behar die lehentasuna (epea, kostua, denbora).
  • Urteko planetan zehazten diren aurreikuspenak betetzea.
  • SOA eta merkatua etengabe zaintzea.

 

Baldintzak

Trebakuntza: Kimikan, Elektrokimikan edo Materialen Zientzian doktorea

Hizkuntzak: Ingeleseko C1 maila

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Internet eta teknologia
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena