header-image

Zuzendari Tekniko-Farmazeutikoa GMP Ekoizpen-Lerrorako


  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena

CIDETEC

Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.

 

Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!

Lanpostuaren deskribapena

     Zuzendari tekniko-farmazeutiko bat behar du CIDETECek botikak ekoizteko bere lantegirako.

     Instalazioaren zuzendaritza teknikoaz arduratu behar du kontratatzen den pertsonak, fabrikazio-arauak betetzen direla bermatu, eta merkaturatzeko prest daudela egiaztatu.

 

 

Baldintzak

Trebakuntza:

     Farmazian lizentziaduna.

Hizkuntzak:

     Ingeles-maila ona, bai hitz egiteko, bai idazteko

Jakintza eta esperientzia:

     Alor hauek ondo menderatu behar ditu hautagaiak: erregulazio farmazeutikoa eta GMP. Horrez gain, gutxienez lau urteko esperientzia izan behar du kargu hauetakoren batean: kalitate-bermearen arduraduna edo zuzendari teknikoa.

Oharrak: 
     Pertsona proaktibo bat behar dugu, erabakiak hartzeko gai dena, zuzendaritza- eta gidaritza-gaitasuna duena, planifikatzaile eta antolatzaile ona eta taldean lan egiten dakiena. Horrez gain, ikuspegi zabala izan behar du, aztertzeko gaitasuna, eta emaitzei eta bezeroei eman behar die lehentasuna.

Zereginak:

     GMP arauen arabera botikak fabrikatzeko lantegi pilotu baten arduradun izango da kontratatzen den pertsona.

     Eginkizunak:

  • Ziurtatzea behar diren neurriak hartzen direla hau bermatzeko: iraungitze-datara arte kalitate osorik gordetzeko moduan fabrikatzen, manipulatzen, biltegiratzen eta banatzen direla medikamentuak.
  • Kalitatearen aurkako arriskuen azterketak egitea (hasierakoa eta jarraitua).
  • Produktu-sorten dokumentazio tekniko guztia aztertzea, sortak merkaturako bidean jarri aurretik.
  • Barne-auditoretzen urteroko plana prestatzea, eta zuzentzea dagozkion auditoretzak egiten dituen taldea.
  • Kudeatzea desbideratzeen, aldaketa-kontrolen, erreklamazioen eta zuzentze- zein prebentzio-ekintzen erregistro- eta jarraipen-sistema, eta haren segimendua egitea.
  • Prestatzea eta monitorizatzea Kalitate Sailaren eta konpainiaren kalitate-adierazleak.
  • Ziurtatzea produktu-sorta bakoitza indarrean den legediari jarraikiz fabrikatu eta kontrolatu dela, Komertzializazio Baimenaren eta Fabrikazio Egokirako Arauen arabera.
  • Baimentzea medikamentu-sorta bakoitzaren merkaturatzea, dagozkion zehaztapenen bidez haien adostasuna ziurtatu ondoren.
  • Erregulazio-agentziei laguntzea ikuskaritza-eginkizunetan.

Soldata:  

     Hautagaiaren balioaren araberakoa.

Noiz hasi behar duen lanean:

     Berehala.

 

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: San Sebastián (Espainia)
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ikerketa eta garapena