Etorkizuna eraiki nahi duzu? Zatoz CIDETEC-era! CIDETEC teknologia-zentroak Energia biltegiratzearen, Azalera-ingeniaritzaren eta Nanomedikuntzaren arloan nazioarteko erreferentzia diren hiru teknologia-zentro hartzen ditu barnean. 25 urte baino gehiago daramatzagu enpresa garrantzitsuenen alboan mundu hau hobeago egiteko teknologia garatzen.
Abangoardiako zentro bat, anitza eta nazioartekoa, zure zain dago!
CIDETECek Nanomedikuntzaren eremuan ikertzaile bat behar du gailu medikoen linean lan egiteko.
Gailu medikoetan esperientzia duen ikertzaile bat behar da, material polimerikoetan oinarritutako biomaterial berriak garatzeko gaitasunarekin eta haien sintesirako/produkziorako eta karakterizaziorako beharrezko ezagutzekin. Ikertzaileak osasun-produktuak garatu eta ideia berriak sortu beharko ditu.
Prestakuntza:
Kimikan edo Ingeniaritza Biomedikoan Gradua. Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan Masterra, Kimika Aplikatuan eta Material Polimerikoetan Doktorea.
Hizkuntzak:
Ingeles maila altua ahozkoa eta idatzizkoa.
Ezagutzak:
langile berriak ezagutza sendoak egiaztatu behar ditu arlo hauetan:
Horrez gain, esperientzia baloratuko da arlo hauetan:
Oharrak:
motibazio handiko pertsona, ikerketan eta berrikuntzan interesatua, diziplina eta kultura anitzeko lantalde baterako. Aurrez ezarritako helburuak eta xedeak betez lana antolatzeko gai izango da.
Betekizunak:
Ikertzailea Biomaterialen Unitatean sartuko da, eta gaikuntza-proiektuetan eta/edo enpresen transferentzian lan egingo du. Lanean hainbat ikerketa-lerro aldi berean burutzeko ahalmena eduki behar du, baliabideak optimizatu eta emaitzak maximizatuz.
Ikertzaileak era autonomoan lan egingo du, definitu den planarekin adostasunean.
Biomaterial berriak garatuko ditu, haien sintesi/produkzioari eta karakterizazioari dagokionez, gailu mediko gisa erabil daitezen. Emaitza teknikoen jarraipena bermatu behar du bezeroekin eta/edo kolaboratzaileekin erlazio-mailan, eta emaitzak argitasunez laburbiltzeko eta aurkezteko (txostenak eta power point aurkezpenak) gaitasuna eduki.
Horrez gain:
SOA/Merkatuaren etengabeko zaintza.
Ordainsaria:
Hautagaiaren balioaren araberakoa.
Lanean hasteko epea:
Berehalakoa.